Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
Aita bat, bere semearekin jolasten. Fotolia
Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro erabiliko ditu lan eta familia-bizitza uztartzeko

Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro erabiliko ditu lan eta familia-bizitza uztartzeko

Aurtengo diru laguntzek %5eko igoera izan dute iazkoarekin alderatuz gero

unai sarriugarte

Miércoles, 17 de abril 2019, 22:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak 35 milioi euro bideratuko ditu lan eta familia-bizitza uztartzeko laguntzetara. Diru laguntza hau Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatu du. Diru laguntza Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak onetsi zuen pasa den asteartean, apirilak 16. Konkretuki 34.985.774 euro bideratuko dira 2019an Euskadiko langileen familia eta lan-bizitza uztartzeko laguntzetara.

Diru laguntza horiek hiru hartzaile mota izango dituzte. Batetik, dirulaguntzak seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran edo lanaldi murrizketan dauden langileei emango zazkie. Esparru honetara 33.170.674 euro joango dira bideratuta.

Bigarren lerrora, berriz, 1.415.100,00 euro igorriko dira. Diru laguntza honekin, mendekotasun-egoeran edo osasun arloko larritasun-egoeran dauden familiartekoak zaintzeko eszedentzia-egoeran edo lanaldi murrizketan dauden langileei lagundu nahi zaie. Azkenik, hirugarren lerrora 400.000 euro bideratuko dira. Zifra hau seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzetara bideratuko da.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak esan duenez: «seme-alaben zaintzan norberaren bizitza ematea, hau da, familia eta lana uztartzeko eta erantzunkidetasunerako bidea ematea oso garrantzitsua da». Izan ere, hauxe bera 2018-2022rako EAEko Familiei Laguntza emateko Erakundeen arteko IV. Planaren ardatz estrategikoetako bat da.

Bestalde, 2019. urtean iazko urtearekin alderatuz gero esparru honetara bideratutako diru laguntzak %5 hazi dira. Aurten aurrekontua handitzeaz gainera, Eusko Legebiltzarrak 2018 urtean laguntzen zenbatekoan %5eko murrizketa ezarri zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios