https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadi Basque Country Laguna saria sortu dute, gure irudia atzerrian sustatzen laguntzen dutenak omentzeko

Emakume bat ikurriñarekin, New Yorken./E.C.
Emakume bat ikurriñarekin, New Yorken. / E.C.

Gure lurraldearen irudia nazioarte mailan indartu, hedatu edota zabaltzen dutenek euskal lurraldearen alde aurkezten duten konpromisoarengatik jasoko dute Euskadi Basque Country Laguna sari berria

UN AI SARRIUGARTE

Euskadi Basque Country Laguna saria sortu du Eusko Jaurlaritzak, Euskadiren irudia atzerrian sustatzen laguntzen duten pertsonak omentzeko helburuarekin. Aitorpen hau pasa den asteartean, ekainaren 18an, onartu zuen Lakuako Gobernuak, jarraitu beharreko prozedurarekin batera.

Euskadiren irudia nazioarte mailan indartu, hedatu edota zabaltzen dutenek euskal lurraldearen alde aurkezten duten konpromisoarengatik jasoko dute aitortza hau. Garaikurra edozein pertsonak jaso ahal izango du, publiko nahiz pribatu.

Sari berri hau Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak emango du. Garaikurrak ikurrinaren logoa aurkeztuko du eta forma zirkularra eta urre koloreko hondoa izango duen intsignia izango da. Bertan, Euskadi Basque Country Laguna esaldia eramango du idatzirik.

Sari hau Jaurlaritzak atzerriko euskaldunekin nolabaiteko kidetasuna sentitzen duten pertsonekin harremanak eta loturak estutzeko erabili duen estrategia da. Izan ere, aitortza hau nazioartean Euskadik aurkezten duen lekua sendotzeko ezinbesteko aktiboa da.

Hortaz aparte, egitasmo honen helburua da euskal gizarteak partekatzen dituen baloreak: kultura, konpromisoa, gehiago izate gaitasuna, emakumeen eta gizonen berdintasuna, justizia soziala, edota hizkuntza politika, Euskadiren irudiarekin uztartzea eta euskal lurraldearen aurkezpen txartela izatea nazioarte mailan.