Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 4 de junio 2019, 21:20
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Eusko Jaurlaritzak 440.000 euroko diru-laguntza bideratuko du emakumezkoen goi mailako kirol lehiaketetara. Laguntza ekonomiko honek emakumeen parte-hartzea handitzea du helburu. Dirutza hori 2019. urtean egingo diren kategoria absolutuko nazioarteko eta estatu mailako kirol-lehiaketa ofizialetarako erabiliko dira. Iazko denboraldian 26 kirol elkartek diru-laguntzaren bat jaso izan zuten deialdi hau zela bide.
Diru-laguntza hauen hartzaileak emakumezkoen kategorian lehiatuko diren taldeak izango dira. Edonola ere, hartzaileek honako ezaugarriak dituzten lehiaketetan parte-hartzeko asmoa izan behar dute: batetik, nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo nazioarteko Liga Profesional bateko egutegi ofizialean sartuta egon behar dute; bestetik, Estatu edo Euskal Autonomia Erkidegoko mailako lehiaketak ez dira kontuan hartuko.
Estatu-mailako emakumeen ligak dira dagokion federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialaren barnean sartuta dauden goi-mailako talde horiek, kategoria absolutuan.
Aipatu dugunez, pasa den urteko onuradunen artean emakumeen kiroleko modalitate ezberdinetan lehiatzen diren 26 kirol-elkartek jaso zuten laguntza ekonomikoren bat iazko deialdi honen bitartez.
Honako hauexek dira iazko denboraldian diru-laguntzaren hartzaileak izan ziren emakumezkoen taldeetako batzuk: Araski Saskibaloi Taldea, Bera Bera Rugby Taldea, Goiherri soka-tira Kirol Elkartea, Gernika Saskibaloia, Zarauzko Surf Elkartea, Club Atlético San Sebastián edota Duranguesa Txirrindulari Elkartea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.