Borrar
400.000. artikuluak justizia klimatikoa du hizpide.

Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa hautsi du

Urteotan artikulu guzti horiek 9 milioi edizio izan dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 21 urria 2022, 21:10

Comenta

Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa hautsi du. Gaur egun hizkuntza bertsioen artean euskara 34. tokian dago. Eduki kopuruez gain, Euskarazko Wikipediaren kalitatea goraka ari da azken boladan, honi dagokionez egun 25. tokian kokatuta dagoelarik. Urteotan artikulu guzti horiek 9 milioi edizio izan dituzte. Hala, 10 milioi ediziora ailegatzean, beste mugarri inportante batera helduko da webgune hauxe.

400.000. artikuluak justizia klimatikoa du hizpide. Izan ere, egun kontzeptu esanguratsua dugu hauxe, beroketa globalaren eta krisi klimatikoaren garaiotan, urteek aurrera egin ahala gero eta kezkagarria izango den gaia dena, alegia. 300.000 artikulua ere gai garrantzitsu baten inguruan egin zuten, Euskararen jatorriaren inguruan, hain zuzen ere.

Zifra esanguratsu honen baitan Euskal Wikilarien Kultur Elkartetik eskua luzatzen diete euskal herritarrei Euskarazko Wikipedia editatzen eta zenbaki hauek are hobetzen laguntzera. Testuinguru horretan jaio zen irabazi asmorik gabeko elkarte hauxe 2016. urtean. Elkarte honek euskal hizkuntzaren, euskal kulturaren eta jakintzaren sustatze unibertsala ditu xedetzat. Hori dela medio, giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzea du helburutzat.

Erronka honetan hainbat ekintza jarri ditu martxan azken urteotan Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak, hala nola, euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen artean komunikazio-bideen irekiera (eztabaida irekiak, hausnarketarako foroak), euskaldunek Wikipediaren proiektua ezagutu eta parte-hartzeko tailer eta formazio-ikastaroen antolakuntza, hedabideetan Euskal Wikipediaren lorpenak aditzera ematea edota enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean aritzea, Euskal Wikipediaren proiektuak hobetzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa hautsi du

Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluen langa hautsi du