https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztu nahi? Benito Ansola sarian izena eman ezazu

Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoiztu nahi? Benito Ansola sarian izena eman ezazu

Lan irabazlea Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Euskarazko ikus-entzunezkoak ekoitzi nahi badituzu, jakin ezazu Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak euskarazko Benito Ansola sarian izena emateko epea ireki dutela irailaren 2ra bitarte. Aurten, 18 eta 36 urte bitarteko gazteei bideratutako 3.000 euroko sariaz gain, lan irabazlea Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinatuko da.

Antolatzaileen arabera, sari honen bosgarren edizioan «aurrerapausoak eman dira lanen aukeraketa prozesuan». Horrela, irabazlea hautatu aurretik, hiru lan aukeratuko dira, eta egileek epaileen aurrean aurkeztu beharko dituzte proiektuok Lekeition ospatuko den Euskal Zine Bileran. Saritutako lana jaialdiaren itxiera ekitaldian jakinaraziko da eta hamar hilabeteko epea egongo da proiektua burutzeko.

Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 2a izango da. Horretarako lehiaketaren oinarrietan agertzen diren baldintzak bete beharko dituzte parte hartzaileek eta aurkezten dituzten lanek. Lehiaketaren oinarriak www.kameratoia.eus web orrian daude ikusgai. Aurkezten diren lanen artean 20 izango dira aukeratuak lehiaketan parte hartzeko, eta egileek 200 euroko saria jasoko dute lehiaketarako hautatuak izanagatik.

«Euskal Zine Bilerak aurrerapausoak ematen jarraituko du aurten ere, euskal ikus-entzunezkoen erreferente bilakatuz, eta horretarako, noski, film sortzaile, artista eta zinemagile guztien partaidetza oso garrantzitsua izango da. Hori dela eta, aurtengo edizioan ere parte hartzera gonbidatzen zaituztegu», adierazi dute.

Temas

Euskera