Euskarazko bi film ikusgai izango dira Giza Eskubideen 18. Zinemaldian, apirilean

'Terra Willy' eta 'Asto Erregea' dira filmak, eta ikusgai izango den hirugarren filma 'Vitoria, 3 de marzo' izango da, apirilaren 23tik 30era

Paul Picado

Jueves, 4 de marzo 2021, 21:33

Aurten Haur eta Gazteentzako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia ospatuko da Donostian apirilaren 23tik 30era bitartean. Hiru film izango dira ikusgai, doan, nahi duen ikastetxearentzat, bi euskaraz, eta bestea gaztelaniaz. Euskarazko filmei dagokienez, 'Terra Willy' eta 'Asto Erregea' izango dira; gaztelaniazkoa, berriz, 'Vitoria, 3 de marzo'. Aurreko urteetan bezala, filmak lantzeko gida didaktikoak ere egongo dira erabilgarri ikasgeletan.

Publicidad

Osasun-egoera dela eta, online izango dira emanaldiak, baina izen-emateak mugatuta egongo dira, aurreikusitako bistaratze kopuruaren arabera. Ikastetxeek gelan bertan ikusteko aukera izango dute, baina aurretik izena emango beharko dute. Horretarako, inprimaki hau bete beharko dute, martxoaren 26 baino lehen.

'Terra Willy' 2019ko abenturazko filma da. Gutxi gorabehera 90 minutuko iraupena du eta 6 eta 9 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Film horretan, Willy gurasoengandik urruntzen da, izan ere, misio espazial batean egiten ari zen bidaian bere espazio-ontzia hondatzen da eta bera doan kapsula aztertu gabeko planeta basati batena lehorreratzen da. Hor, Buck robota izango du lagun, eta harekin babesten saiatzen da, norbaitek erreskatatu zain. Hainbat arriskuri egin behar izaten die aurre.

Bestalde, 'Asto Erregea' 2018ko filma da. Kasu honetan, 9 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, eta 99 minutuko iraupena du. Lehoi Erregeak erretiratzea erabakitzen du, eta bere ondorengoa hautatzeko hauteskundeak egiten dituzte. Azkenean, Mangu asto umila izendatzen dute. Baina ez da konturatzen Miss Finaren plan makabro baten barruan dagoela, izan ere, haren agindupean egotea da bere helburua

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad