https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskarazko antzezlanak indarra hartuko dute Arriaga Antzokian

Hitzaldi-solasaldiak iazko urrian jarri ziren abian aurrenekoz, 'Obabakoak' euskaraz estreinatu zenean./E. Moreno Esquibel
Hitzaldi-solasaldiak iazko urrian jarri ziren abian aurrenekoz, 'Obabakoak' euskaraz estreinatu zenean. / E. Moreno Esquibel

Ikuskizunak hasi baino ordu erdi lehenago, hitzaldi-solasaldia egongo da ikustera doazenentzat

JAN ECHEVARRÍA

Euskarazko jarduerak sustatzen saiatzea ezinbestekoa da gure hizkuntzaren osasunerako. Euskal hizkuntzan prestatutako pelikulak, hizkuntza horretan idatzitako liburuak... beharrezkoak dira euskararen presentzia areagotzeko. Berdin gertatzen da antzerkigintzarekin eta, gauzak horrela, Arriaga Antzokiak gure hizkuntzan prestatutako antzezlanak ikustera joan eta ondo pasatzera bultzatu nahi ditu herritarrak, euskarazko kultur ekitaldiei balio erantsia emanez. Antzezlanak hasi baino ordu erdi lehenago, hitzaldi-solasaldia egongo da ikustera doazenentzat.

Bilboko Udalak iragarri duenez, solasaldi horiek Arriaga Antzokiko Foyerrean egiten dira ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasterio idazle eta hizkuntzalariaren eskutik. Hogei minututan «antzezlanaren nondik norakoak azaltzen dira»; hala nola, testuingurua, egitura, testuinguru soziala, taularatzea, zuzendaritza eta eszenaratzea, betiere ere taula gainean ikusiko dutenaren «aperitibo» moduan.

Bilboko Udalaren Euskara eta Hezkuntza Sailaren esanetan, helburua «euskaraz egiten den kultura sustatzea eta, bide batez, ikus-entzule euskalduna fidelizatzea da». Hortaz aparte, azpimarratu dute hitzaldi-solasaldiek ez dutela sarreraren prezioan inolako gainkosturik izango.

Esate baterako, bihar, martxoak 15, 'Hiru Emakume' lana antzeztuko da 20:00etan. Euskarazko Saioa hasi baino ordu erdi lehenago, antzezlanari buruzko hitzaldi-solasaldia egongo da ikusle guztientzat Arriaga Antzokiko Foyerrean, Xabier Monasterio idazle eta hizkuntzalariaren eskutik.

Ekimen hau iazko urrian jarri zen abian aurrenekoz, 'Obabakoak' euskaraz estreinatu zenean eta 'Giltzadun Etxea eta Dublindarrak' antzezlanetan. Hain esperientzia ona izan zenez, indarra hartzen joango den ekimena izango dela aurreikustea ez da gehikeria.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos