Borrar
Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du Durangoko Azokako sormen beka

Ver fotos

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du Durangoko Azokako sormen beka AINHOA GORRIZ
Durangoko Azoka

Euskarazko abentura-bideojoko batek irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Asteartea, 7 abendua 2021, 13:19

Comenta

'Barraka' izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako laugarren Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan horren bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du abentura-bideojoko hori garatzeko. Bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da eta Durangoko Udalaren babesa du. «Euskal Herri anitzago eta euskaldunago bat izateko, beharrezkoa da kulturak hedabideen eta erakundeen babesa izatea. Eta guk, pandemia hori hasi zenetik babes hori biderkatu egin dugu», adierazi du herriko alkatea den Ima Garrastatxuk astearte goizean egindako ekitaldian.

Sorkuntza digitala izan da bekaren aurtengo gaia, eta 'Barraka' bideojokoak oso lotura estua du horrekin, irudi errealak, stop-motiona eta animazio tradizionala nahastuko baititu. Aizpuruak azaldu duenez, «'Barraka' jokalari batentzako esplorazio eta abenturako bideojoko umoretsua da. Abentura hau Ainhoa izeneko neskaren azalean biziko dugu. Bideojokoa Euskal Herriko herri txiki bateko festetan girotuta dago. Ainhoa barraka sorgindu batean sartu eta fantasiazko mundu bitxi batean murgilduko da».

Aizpurua bera izango da diseinua, irudiak, animazioak, soinuak eta programazioak sortzeko arduraduna. Musikarako, ostera, Gonzalo Sardón 'Amenaza'ren laguntza izango du. «Nahiz eta azken urtetan bideojoko proiektu txiki ugari sortu izan ditudan, laguntza erraldoi honi esker aurrerapauso bat emateko aukera eman zait: bideojoko oso bat garatzeko ahalmena». Sortzaile irundarraren arabera, proiektu horren helburua «edonor erraz murgildu daitekeen euskarazko abentura-bideojoko umoretsu bat» sortzea da.

Haurrentzako fantasiazko mundua

Zehazki, helburu hori ere kontuan hartu du Bekaren epaimahaiak erabakia hartzerako orduan. Lorea Arakistain PuntuEUS fundazioko komunikazio arduraduna izan da epaimahaiaren bozeramailea: «Barraka oso proposamen iradokitzaile eta tentagarria da. Haurrentzako fantasiazko mundu estetikoki eder eta gozagarria sortzen du, begiekin jateko modukoa. Era berean, helduoi barruan ahaztuta izan ohi dugun umea ateratzen lagunduko digu. Haur izan garen guztiontzat ezagunak diren bizipen eta erreferentziekin: herri txiki bateko festak, barrakak, gozokiz jositako mundu bat…, plazerez betetako mundu bat».

Arakistainek gogoratu duenez, interneten mugitzen den trafikoaren %8 bideojokoak dira, eta, bertan, «euskararen presentzia anekdotikoa da». Arakistainekin batera, honakoak izan dira sormen bekaren epaimahaikideak: Diana Franco (Durangoko Azokako Kabi@ gunearen arduraduna), Vanesa Fernandez (Bilboko Zinebi jaialdiko zuzendaria), Rakel Esparza (Azkuna Zentroko programazio arduraduna) eta Iker Fidalgo (Arte Ederretan doktorea eta ikertzaile independientea).

Aurtengoa Durangoko Azokako Sormen Bekaren laugarren edizioa izan da, urtero diziplina ezberdin batera lotuta egoten dena. Orain arteko irabazleak honakoak izan dira: AtopiaRPG euskarazko lehenengo rol jokoa, Kai Nakai reggaetoi abeslaria eta Bañolet telesaila. Gerediaga elkarteko presidentea den Nerea Mujikak gogoratu duenez, bekaren asmoa «sortzaile berriei euren ibilbide profesionala garatzeko laguntza ematea da», eta Durangoko Udalaren konpromisoa eskertu nahi izan du ekitaldia amaitu baino lehen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskarazko abentura-bideojoko batek irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka