Borrar
Ikasleek froga hauxe euskaraz eginez errebelatu nahi izan dute hor nonbait Parisen aurka. SEASKA

Euskaraz idatzitako Brebeta frogaren azterketak sinbolikoki zuzendu dituzte Baionan

Irakasle euskaldunak Baionako Kontserbatorioan, Euskal Hirigune Elkargoak helburu horretarako utzitako gela batean aritu dira lanean buru belarri hauek zuzentzen

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 5 uztaila 2022

Comenta

Euskaraz idatzitako Brebeta frogaren azterketak sinbolikoki zuzendu dituzte Baionan. Izan ere, pasa den astean Seaskako zenbait ikaslek euskaraz idatzi zuten froga honetako azterketa. Hala, irakasle euskaldunak Baionako Kontserbatorioan, Euskal Hirigune Elkargoak helburu horretarako utzitako gela batean aritu dira lanean buru belarri hauek zuzentzen.

Frantsesezko froga originalak, berriz, zentro ofizialetan zuzendu dituzte. Hori dela medio, zuzenketa zentro ofizialetan protesta manifestazioak gauzatu dituzte egunotan euskalgintzaren aldeko eragileak, Donibane Garaziko Zitadella hezkuntza zentroan, esaterako.

Seaskako ikasleek ekainaren 31n eta uztailaren 1ean egin zuten Brebeta azterketa. Aurten Seaskan Brebeta froga egin duten ikasle ia guztiek euskaraz egin dute zientzietako ikasgaia, 252k, alegia. Oraindik ere Zientzietako ikasgaia euskaraz egitea ez du edonola ere onartu Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Hortaz, ikasleek froga hauxe euskaraz eginez errebelatu nahi izan dute hor nonbait Parisen aurka.

Gaur egun bitarte, Ipar Euskal Herriko ikasleek Baxoaren parte bat euskaraz egin ahal zuten, baita Brebeta froga osoki euskaraz egiteko aukera izan ere. Azken urtean hori ez da posible izan, eta Jean Michel Blanquerren testigua hartu duen Pap Ndiaye Hezkuntza ministro berriari konponbide bat eskatzen dabiltza azken asteotan. Dena den, oraindik ez dute Parisen edonolako erantzunik jaso.

Testuinguru horretan Nazio Batuen Erakundeak Parisi azalpenak eskatu dizkio, azken boladan hizkuntza gutxituen aurka aurkeztu duen jarrerarengatik, euskara hizkuntzaren egoera, tarteko. NBEk guzti honen kezka helarazi zion Frantziako Gobernuari pasa den maiatzaren 31n bidalitako gutun batean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaraz idatzitako Brebeta frogaren azterketak sinbolikoki zuzendu dituzte Baionan

Euskaraz idatzitako Brebeta frogaren azterketak sinbolikoki zuzendu dituzte Baionan