Borrar
Euskarari buruzko liburua osatu dute Ivan Igartuak eta Xabier Zabaltzak

Euskarari buruzko liburua osatu dute Ivan Igartuak eta Xabier Zabaltzak

Euskararen historia eta bilakaera aztertu ditu liburuan, Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen 'Basque' bildumaren baitan

Paul Picado

Viernes, 13 de mayo 2022, 20:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskarari buruzko liburua osatu dute Ivan Igartuak eta Xabier Zabaltzak. Liburuaren izenburua 'Euskara' da, eta euskararen historia eta bilakaera batik bat aztertzen dituzte, Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen 'Basque' izeneko bildumaren baitan. Liburuan doan eskuratu daiteke, eta irakurri nahi izanez gero, hemen jaso daiteke.

Liburuaren hasieran euskararen lurraldeari buruz aritzen dira. Horrela, euskara, Pirinioen mendebaldeko bazterrean hitz egiten dela diote; Espainia eta Frantziaren arteko mugaz bi aldeetan zehazkiago. Euskal Herria zazpi probintziak edo herrialdek osatzen dute, azken datuen arabera, ia 900.000 pertsona euskaraz hitz egin dezakete Euskal Herri osoan.

Horren ondoren, euskararen egitura aztertzen dute, bai morfologikoki, bai fonetiko, lexiko eta sintaktikoki. Haren bilakaera, euskalkien aniztasuna eta hastapenen inguruan dauden teoriak ere sakon aztertzen dituzte. Euskararen ahaideen inguruan dauden ideiak edo susmoak ere aipatzen dituzte atal horretan.

Euskaren muga historikoak, euskararen iraupenaren zergatiak, foruak eta euskara, Euskal Pizkundea eta XX. eta XXI. mendeetako euskara dira ondoren jorratzen dituzten atalak. Amaitzeko, eranskin gisa, euskarazko liburugintza aztertzen dute, 1545. urtetik, 2018. urtera.

Liburua euskaraz eta gaztelaniaz dago, eta Etxepare Euskal Institutuak 2012. urtean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratu zuen 'Euskal Kultura saila' izeneko bilduman oinarrituta dago. Bilduma, hamabi liburuk osatzen dute, eta hor jasotzen den informazioa eguneratzea eta erakargarria izatea izan da oraingo liburuaren helburua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios