

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
paul picado
Martes, 13 de diciembre 2022, 10:58
Euskararen erabilera normalizatzeko Legeari buruzko mintegia antolatu dute Bilbon, abenduaren 15ean, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak. Legea 1982ko azaroaren 24an onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, duela 40 urte, beraz. Bada urteurren hori ospatzeko egingo da mintegia, Sabino Arana Fundazioak Bilbon duen egoitzan, 09.00etatik 13.00etara.
Mintegiaren helburu nagusia da Lege horrek egindako ekarpenei eta irekitako bideei buruzko gogoeta egitea. Dena den, gaur egungo egoerari buruz ere arituko dira, besteak beste, Juanjo Alvarez, Elixabete Piñol, Mireia Zarate, Andres Urrutia, Bingen Zupiria, Gotzon Lobera, Eba Gaminde, Unai Hualde, Eneritz Zabaleta, Mireia Zarate eta Sagrario Aleman.
Jardunaldia, esan bezala, 09.00etan hasiko da, eta ordu horretan, Mireia Zaratek, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak; Andres Urrutiak, euskaltzainburuak, eta Bingen Zupiriak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, hasiera emango diote ekitaldiari.
Handik 10 minutura, Andres Urrutiak atariko mintzaldia emango du. Juanjo Alvarez legelariak Euskararen Legeari buruz hitz egingo dute 09.30ean, baina Europako ikuspegitik. Ordu erdi beranduago, Elixabete Piñol abokatu eta euskaltzain urgazleak 'Euskararen Legea eta erabilera juridikorako guneak irekitzea' izeneko hitzaldia emango du, eta 11.00etan izango den atsedenaldiaren aurretik, Gotzon Loberak, Zuzenbideko lizentziadunak, 'Euskararen Legea eta corpusaren aurrerakuntzak' izeneko hitzaldia emango du 10.30ean.
Horiek guztiak atsedenaldiaren aurretik egongo diren hitzaldiak izango dira, baina gainerako jarduerei buruzko informazioa jakin nahi izanez gero, Euskaltzaindiaren webgunean eskura daiteke, hemen.
Era berean, mintegira bertaratu nahi izanez gero, abenduaren 13a baino lehen eman beharko da izena. Horretarako, mezu bat bidal daiteke idazkaritza@sabinoarana.eus helbidera, edo 944 056 450 telefonora deitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.