Borrar
Antzezlana aurkezteko irudia.
Euskararen inguruko 'Ghero' antzezlana izango da asteazkenean Principal antzokian

Euskararen inguruko 'Ghero' antzezlana izango da asteazkenean Principal antzokian

Emanaldia 20:30ean hasi eta gutxi gorabehera 22:00ak aldera amaituko da

Paul Picado

Domingo, 17 de febrero 2019, 00:54

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskararen inguruko 'Ghero' antzezlana izango da asteazkenean Principal Antzokian. Obra hau Tartean antzerki taldeak eta Euskaltzaindiak batera ekoiztu dute, Akademiaren mendeurrena ospatzeko. Zuzendari lanean Jokin Oregi aritu da eta antzezleak Mikel Martínez, Patxo Tellería, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri eta Ane Pikaza dira. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena du. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, 15 euroan.

'Ghero' antzezlanaren protagonista nagusia euskara da. Lan honetan, mendeetan zehar iraun duen hizkuntza txikia nabarmentzen da, baina hizkuntzei oro har eta hizkuntza aniztasunari ere erreparatzen zaie. Berez, kultura ondarea da, baina animalia eta landare espezie txikiekin gertatzen den moduan, hizkuntza txikiak ere desagertzen joaten dira.

Antzezlanean euskara erabiltzen da, baina baita ingelesa, frantsesa, gaztelania, txinera, katalana eta galegoa ere. Baina desagertuta dauden beste hizkuntza batzuk erabiltzen dira, hala nola latina, miq-mack (Terranovako indiarren hizkuntza), protoeuskara eta iberiarra.

Obra honetan, 3.000 urtean gaude, euskara desagertzear da eta euskaldun bat bakarrik geratzen da. Horrela, euskara ez desagertzeko ahalegin desberdinak egin beharko ditu, hizkuntzak bizirik jarrai dezan. Berez, ikuskizun hunkigarri, dibertigarri eta harrigarri hau hizkuntza bat bizirauteko borroka erakusten digu. . Tartean antzerki taldeak antzerkiaren eta euskal kulturaren alde egiten du, eta lan honekin, euskara nabarmendu nahi izan du, berak sortu dituen testuak erabiliz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios