Borrar
Erakundeak agiri berriaren nondik-norakoak eman zituen ezagutzera atzo, Donostian. Kontseilua
Euskararen eskubideen aldeko premiazko neurriak plazaratu dituzte zenbait eragilek

Euskararen eskubideen aldeko premiazko neurriak plazaratu dituzte zenbait eragilek

Azken asteotan Kontseilua hainbat erakunderekin batu da, pandemiak euskararen erabileran izan duen kaltea neurtu eta aditzera emateko

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 23 de junio 2020, 20:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskararen eskubideen aldeko premiazko neurriak plazaratu dituzte Euskal Herriko zenbait eragilek. Erakundeak agiri berriaren nondik-norakoak eman zituen ezagutzera atzo, Donostian egindako agerraldi publiko batean.

Hala, Kontseiluak Geroa Euskaratik adierazpena jorratu du eragile horiekin elkarlanean. Azken asteotan Kontseilua hainbat erakunderekin batu da, hala nola, Elkar, Elhuyar, Bertsozale Elkartea, Ikastolak edota Sortzen, pandemiak euskararen erabileran izan duen kaltea neurtu eta aditzera emateko.

Koronabirusaren pandemiaren ondorioak neurtzeko oraindik goiz dela nabarmendu zuten, baina Kontseilua ziur dago euskal hiztunei ez diela edonolako mesederik egingo. Ezagutzera eman zutenez, itxialdian euskal hiztunen eskubide ezberdinak urratuak izan dira, berehalakotasunaren eta lehentasunaren ondorioz gehienbat.

Era berean, Kontseiluko idazkari nagusi den Paul Bilbaok gaineratu zuenez, hainbat neurri jarri beharko dira martxan epe laburrera. Hala, bere esanetan, ikuspegi berriak aztertzen hasteko unea da. Hori dela medio, zenbait neurri hartzea aurreikusi dute arlo bakoitzeko.

Ikasle guztiei euskaraz mintzatzea ahalbidetuko dien eredu baten beharraren aldeko deia egin du Kontseiluak, helduen euskalduntzea aintzat hartuz. Baita, aisialdirako euskarazko eskaintza bat martxan jartzea ere, betiere doakotasuna ardatz izanez. Era berean, euskarazko kultur sortzaileen lana aintzatesteko eta babesteko araudia jorratzen hastea eskatu du.

Halaber, euskararen normalizaziorako programek lehentasuna izatea administrazio publikoan eta euskarazko hedabideetan erakunde publikoen publizitate kanpainak handiagotzea. Adin tarte ezberdinetara bideratutako euskarazko edukiak handiagotzea, informazioan, fikzioan eta entretenimenduan oinarrituz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios