Borrar
Adierazpenarekin bat egin duten erakunde eta eragileen ordezkariak. Irekia
Euskararen erabilera handitzeko, hizkuntzarekiko inplikazioa eskatu dute

Euskararen erabilera handitzeko, hizkuntzarekiko inplikazioa eskatu dute

'Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia' izenburupean, aktibazioa eta adostasuna lotu dituzte Nazioarteko Euskararen Egunarekin Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletako, EUDELeko eta UEMAko ordezkariek

Amalia Ibargutxi

Lunes, 19 de noviembre 2018, 23:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Abenduaren 3an ospatzen den Nazioarteko Euskararen Egunaren harira, adierazpena egin dute zenbait udal, erakunde eta Eusko Jaurlaritzak berak. 'Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia' izenburuaren pean, hiztunen aktibazioan inplikatzeko deia egin dute, zehazki, Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udaletako, EUDELeko eta UEMAko ordezkariek. «Lorgarria delako, erabat, euskararen erabilera hazkunde iraunkorraren bidean jartzea, baldin eta herritar bakoitzak euskara ezpainetara eramateko bere erabaki pertsonala gauzatzen badu eta erakunde publiko bakoitzak herritarrek euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzeko bitartekoak jartzen baditu», adierazi dute.

'Bizi. Prest. Egunero delako euskararen aldia' izenburupean, aktibazioa eta adostasuna lotu dituzte euskararen egunarekin. Euskaraldiarekin lotu nahi izan dute adierazpen instituzionala, ostiralez, hilak 23, hasi eta abenduaren hirura arte luzatuko dena, hain zuzen. Hiztunen aktibazioaren aldeko apustu horretaz gain, euskararen inguruko adostasuna aldarrikatu du testuak. «Adostasuna eta batasuna dira, beraz, bidea, euskarak batura behar duelako, ez kenketa; biderketa behar du, ez zatiketa», nabarmendu dute.

Borondate aktiboa eskatu dute, «erosokeriari izkin egitea». Sakon errotutako ohiturak aldatzea ere eskatzen dute, kontzientzia ahalegin sendoa. «Euskaraz ere herritar izateko aukera egitea eskatzen digu». Azpimarratu dute, batez ere, euskaldun izatetik euskaldun bizitzera doan tartea gainditzeko «jokaera aktibo eta etengabea. Lorgarria delako, erabat, euskararen erabilera hazkunde iraunkorraren bidean jartzea, baldin eta herritar bakoitzak euskara ezpainetara eramateko bere erabaki pertsonala gauzatzen badu eta erakunde publiko bakoitzak herritarrek euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzeko bitartekoak jartzen baditu».

Ekitaldian parte hartu duten erakundeetako ordezkariak izan dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea; Pilar García de Salazar, Ekonomia Garatzeko eta Lurralde Orekarako diputatua Araban; Ana de Castro, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria; Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria; Iñaki Prusilla, Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotzia; Mari Jose Arrieta, Bilboko Udaleko Euskarako zuzendariordea; Xabier Euzkitze, aholkularia Donostiako Udala ordezkatuz; Koldo Iturbe, Getxoko Udaleko Kulturako zinegotzia, EUDEL ordezkatuz; eta Josu Labaka, UEMAko presidentea.

«Prest gaude, eta gogotsu, euskarak gure ahoan bizi-bizi dantza egin dezan. Gogotsu gaude, eta prest, gure belarrietan atseginez onartzeko euskararen soinua. Dakiguna dakigula, entzuten ez dena baita euskara kaskar bakarra», irakurri dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios