Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Juan Mari Aburto eta Andres Urrutia, lankidetza hitzarmena sinatu ostean. Euskaltzaindia

Euskararen erabilera Bilbon sustatzeko lankidetza hitzarmena

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeen arteko urteroko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean Euskaltzaindiaren egoitzan

Miércoles, 19 de junio 2024, 12:22

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskaltzaindiaren domina jaso zuenetik astebete baino gutxiago igaro denean, Andres Urrutia euskaltzainburua Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin bildu da asteazken honetan, Akademiaren Plaza Barriko egoitzan. Lankidetza hitzarmena sinatu dute Bilboko bazter guztietan euskararen erabilera sustatu, bultzatu, zabaldu eta normalizatzeko. Izan ere, akordioa «bi hamarkada luzez norabide berean egindako elkarlanaren isla garbia da».

Publicidad

Hau da, Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak urtero sinatzen dute hitzarmen hori, hizkuntzaren garapenarekin eta gizarteratzearekin duten konpromisoaren erakusgarri. «Bi erakundeon arteko elkarlanaren kariaz, besteak beste, hizkuntza biziberritzeko eta euskal kultura zabaltzeko hizkuntza-aholkularitza eskaintzen dio Akademiak Udalari, eta kultur-jarduerak ere antolatzen dira, tartean, Lautan Hiru antzerki-jaialdia», esan dute. Horrez gain, gogorarazi dute Euskaltzaindiak Adolfo Arejitaren Errefrau artean aztarrika liburua argitaratuko duela aurten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad