

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Jueves, 14 de diciembre 2023, 13:48
Euskaraldiaren laugarren edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era ospatuko da. Bai, ondo irakurri duzu, udaberrian garatuko da. Ediziotik ediziora ariketaren alde teknikoak aztertu, moldatu eta egokitu egiten dituzte antolatzaileek, eta erabaki hori hartu dute. Helburua hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dute, edizioz edizio ikusi dutelako «ariketa eraginkorra» dela eta «aldaketak» ekartzen dituela.
Horrela, Euskaraldiaren hirugarren edizioaren ondoren, balorazioak, ebaluazioak eta aurrera begirako erabakiak hartzeko denbora-tarte bat hartu zuten antolatzaileek. «Euskaraldia proposamen berria eta berritzailea izan zen: aurrez zenbait esperientzien oinarria zuen, baina planteatu zen dimentsioetan, ordura arte, inon horrelakorik burutu gabekoa. Metodologian ere berrikuntza ugari ekarri zituen, eta, bereziki lehen edizioak, aurreikuspen guztiak gaindituta, sekulako astindua eragin zuen Euskal Herri osoan. Astindua bai egiteko moduetan eta baita hizkuntza-ohiturak aldatzeko pausoetan ere», azaldu du Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak.
Eraginkortasun horretan sakontzeko aldatu dute ariketa udaberrira, urte sasoi horretan kaleetan jende gehiago ibili ohi delako eta bizitasun sozial handiagoa izaten delako kalean. «Euskaraldia ariketa soziala den heinean, jendearen arteko interakzioa beharrezkoa da, eta eguraldiak eta aldarteak laguntzen du horretan», azaldu du Urkijok. Garai aldaketak txaparen erabileran eta ikusgarritasunean eragitea lortu nahi dute antolatzaileek, laugarren edizioan. Txapa ezinbesteko elementua da ariketan. Txapak ahalbideratzen du ariketa bera, euskaraz hitz egiteko edo entzuteko jarrera erakusten baitu, eta horrek estres linguistikoa nabarmen murrizten du, eta hori ezinbestekoa da ariketa modu erosoagoan egiteko. «Eta txapa soinean eraman eta ikusgarri egitea errazagoa izango da, ziurrenik, udaberrian», gaineratu du.
Irati Iciar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak aipatu duenez, Euskaraldiaren hiru edizioen inguruan egin diren ikerketek argi erakutsi dute Euskal Herri osoan milaka herritarrek beren hizkuntza ohiturak aldatu eta «euskararako jauzia» eman dutela ariketari esker, familian, lagunartean, lantokietan nahiz ezezagunekiko harremanetan. Bada, hurrengo edizioan ere horri jarraipena emango diotela esan du.
Hirugarren edizioaren ikerketak erakutsi du, besteak beste, parte- hartzaileen artean euskaraz zekitenekin une oro euskaraz egiten zutenak %63,9 zirela ariketaren aurretik eta %78,9 ariketa amaitu ondoren, ariketan zehar proportzioa %85,9ra iritsiz. «Beraz, euskararen erabilera altuagoa da Euskaraldian parte hartu ondoren, aurretik baino», azpimarratu du Iciarrek. Asko falta da 2025eko udaberrira iristeko, baina bitartean, jarrai dezagun euskaraz egiten!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La espiral azul que se vio en España lleva la firma de Elon Musk
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.