https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko herrien izen-emateko epea zabalik dago

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpena, atzo, Donostian./
Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpena, atzo, Donostian.

Egitasmoaren sustatzaileen helburua izango da azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean ahalik eta pertsona gehien euskal hizkuntza erabiltzea

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago. Egitasmoa 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean abiatuko da eta arduradunek azpimarratu dutenez, helburua, hizkuntza ohiturak aldatzea eta inertziak astin­tzeko ariketa soziala burutzea da. Antolatzaileen arabera, gainera, protagonistak herritarrak izango dira eta hiz­kuntzaren jakintza mailari lotutako bi rolen arabera parte hartu ahal izango dute: be­larriprest eta ahobizi.

Belarriprest eta ahobizi? Esan bezala, proiektuaren sustatzaileen helburua hamaika egun horietan ahalik eta pertsona gehien euskaraz hitz egitea izango da. Dena den, jende askok euskal hizkuntza ondo ulertu baina hitz egiteko trebezia ez duenez (jariotasun faltagatik edota beste edozein arrazoiagatik), pertsona horien zeregina hiztunak euskaraz hitz egitera animatzea izango da, nahiz eta elkarrizketan beraiek gaztelaniaz erantzun. Argi dago, beraz, zein den belarriprest taldearen eginkizuna. Ahobizi taldean sartuta dauden pertsonak, berriz, euskeraz hitz egiten saiatu beharko dira aukera duten bakoitzean.

Herrien izen ematea, apirilak 8 baino lehen

Euskal Herri osoan aldi berean abiatuko den euskararen aktibaziorako egitasmoaren lehen izen-emate fasea aurkezteko, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean bildu ziren atzo Arrate Illaro, Euskaltzaleen Topaguneko kidea eta Euskaraldiaren koordinatzailea; Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburu-ordea; eta baita dagoeneko izena eman eta martxan diren bi herritako ordezkariak ere: Sonia Rodriguez, Arrigorriagako Udaleko euskara zinegotzia eta Karmelo Ayesta, Arrigorriagako Euskarak 365 Egun batzordeko kidea. Horietaz aparte, Nekane Iribar, Zarauzko udaleko euskara zinegotzia eta Maite Egiguren euskaltzalea izan ziren ere eta baita Mikel Arregi, Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria, Josu Labaka, UEMAko lehendakaria, Aitor Aldasoro, Eudeleko ordezkaria, eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko lehendaria.

Ekimena 2017ko azaroaren 23an aurkeztu zenetik, egitasmoa herrietan aurkeztu eta lanari ekin ahal izateko batzordeak sortzen ari dira. Batzordeak elkarlanetik loratutakoak dira, izan ere Euskaraldia: 11 egun euskaraz aurrera atera dadin, herrietako erakunde publikoak, euskalgintzako eragileak, zein bestelako erakunde eta entitateek elkarrekin lanean ari dira. Komenigarria da apirilaren 8a baino lehen herrien izen-ematea egitea, baina ez da beharrezkoa batzordea sortua egotea izena eman ahal izateko.

Herriz herri batzordeak sortzen eta antolatzen hasiak direla nabarmendu zuen Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak. Bi ezaugarri azpimarratu zituen sortzen ari diren batzorde horietan: aktibazio sozialerako proposamena garatzen ari direla, batetik, eta tokian tokiko eragile publiko eta gizarte eragileen arteko elkarlanerako eremu izaten ari direla. Batzorde hauen egiteko garrantzitsuetako bat Euskaraldia tokiko egoera soziolinguistikora egokitzea da. Tokian tokiko egoerara egokitzeko proposamenen artean, UEMAk herri euskaldunetarako egindakoa aipatu da eredu modura.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko herriak

Orain arte Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herriak daude izena emanda­koen artean, baina lpar Euskal Herrian ere Euskaraldiarekin bat egingo duen dina­mika abiatuta dago jadanik. Atzoko prentsaurrekoan, bi herritako batzordeetan ari diren ordezkariek parte hartu zuten, herri horietako dinamiken berri emateko. Beste herri askotan gertatzen ari diren prozesuen adibide direla azpimarratu zuten Euskaral­diko koordinatzaileek.

Zarautzen udalak eta hainbat euskaltzalek elkarlanean abiatutako prozesu parte hartzaile baten ondoriotako bat izan da Euskaraldiaren antolaketarako eratu den gu­nea. Euskaltzaleak antolatuz batera aritzeko beharretik eta euskararen erabileran era­giteko kezkatik sortu da herriko dinamika. Euskaraldia prestatzeko dinamizatzailea hasi da jadanik lanean Zarautzen.

Arrigorriagan azken bi urteetan egindako aktibazio ekimenari jarraipena emango dio aurtengo Euskaraldiak. Horrela azaldu dute eratu berri den Euskarak 365 egun batzordeko kideek eta herriko euskara zinegotziak.

Herrien izen-ematea amaitu ondoren, udaberrian, euskaltzale eragile bila egingo du Euskaraldiak eta ahobizi zein belarriprestak ezagutzeko aukera izango dugu, hu­rrengo pausoa izango baita, irailaren 20an, alegia, udazkenean, herritarren izen­ ematea abiatzea.

Hurrengo urratsen berri emanez amaitu zuen prentsaurrekoa Arrate lllaro Euskaraldiko koordinatzaileak.

Urtarrilaren 24a eta apirilaren 8a artean
zabalik dago herrien izen-ematea
Martxoaren 14an egingo da
Nafarroan Euskaraldiaren aurkezpena.
Martxoaren 17an
lpar Euskal Herrian aurkeztuko da Euskaraldia
Martxoaren 17an
ra berean, herrietako batzordeen mintegia egingo da Bil­bon
lrailaren 20tik aurrera
biatuko da herritarren izen-ematea

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos