Directo Norris gana el Mundial y Verstappen la última carrera del año

Euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia egin dute Aramaion

Alde batetik, euskara ikastaroak egiteagatik, eta bestetik, establezimendu, elkarte, erakunde edo taldeek euskara bakarrik erabiltzeagatik emango ditu laguntzak

Paul Picado

Viernes, 8 de octubre 2021, 18:51

Euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia egin du Aramaioko Udalak. Horrela, bi baldintza bete beharko da laguntza eskatu ahal izateko. Alde batetik, euskara ikastaroak egitea, edo Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzea.

Publicidad

Bestetik, establezimendu, elkarte, erakunde edo taldeek euskara bakarrik erabiltzea beren egunerokotasunean, hala nola, errotuluetan, barruko hizkuntzan eta webgunean.

Diru-laguntza hori eskatzeko epea azaroaren 30ean amaituko da, eta bideratutako diru kopurua 1.800 eurokoa izango da. Horrela, 1.000 euroko laguntza banatuko da 2020-2021 ikasturtean zehar euskara ikasteko egindako ikastaroengatik. Horrez gain, 2021ean Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeagatik ere laguntza eskainiko da. Gainerako 800 euroko laguntza, Aramaioko establezimendu, erakunde eta elkarteek kanpoko zein barruko hizkuntza euskaraz sortzeagatik emango da.

Euskara ikasteagatiko laguntzaren kasuan, egin den ikastaroaren matrikula osoaren % 80 ordainduko da, betiere eskola ordu guztien % 80 bete duela egiaztatzen badu eskatzaileak. Horretarako, matrikularen kopia eta ordainagiriaz gain, presentzia eta asistentziaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko ditu.

Kanpoko zein barruko hizkuntza euskaraz egoteagatiko laguntzaren kasuan, errotuluen euskaratze lan horretan egindako gastuaren % 60a ordaindu da, baina gehienez, 300 euroko laguntza izango da. Dena den, errotuluan izen-abizenak bakarrik agertzen badira ez da laguntzarik emango. Webguneei dagokienez, kopuru bera emango da. Bestelako kasuetan, euskara teknikariak eta batzordeko zinegotziak erabakiko dute laguntza eman edo ez.

Eskabideak Aramaioko Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, 09.00etatik 14.00etara, eta oinarriei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hemen eskura daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad