Borrar
Kepa Ortiz de Urbina, Maria Nanclares eta Adolfo Arejita, osteguneko aurkezpenean.
'Euskara ibiltaria' erakusketa interaktiboa, Zabalganan

'Euskara ibiltaria' erakusketa interaktiboa, Zabalganan

Interesdunek ekimen honetaz gozatzeko aukera izango dute Gasteizko auzo horretako gizarte etxean urtarrilaren 30era arte

Jan Echevarría

Viernes, 10 de enero 2025, 09:01

'Euskara ibiltaria' erakusketa interaktiboa martxan jarri dute ostegun honetan Zabalganako gizarte etxean. Euskaltzaindiak Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin antolatutako ekimenaren xedea «euskararen aberastasuna eta aniztasuna erakustea» da, euskalkiak biltzen dituen 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'ren bidez, eta urtarrilaren 30era arte egongo da ikusgai.

Ostegun honetan egindako aurkezpenean, Gasteizko Udaleko Euskara zinegotzia Maria Nanclares, 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa' proiektuaren zuzendari Adolfo Arejita eta Laboral Kutxako Arabako komunikazio arduraduna Kepa Ortiz de Urbina egon ziren.

Nanclaresen hitzetan, «hizkuntza da erakusketaren protagonista eta hari nagusia, eta euskararen hitzak eta soinuak irakurtzeko, entzuteko, usaintzeko eta haiekin jolasteko aukera ematen digu, haien moldakortasuna eta aberastasuna ezagutzeko».

Ildo horretan, Arejitak azaldu duenez, 1980ko hamarkadan 'Hizkuntza Atlasa' lantzen hasi zirenean, «euskal hiztunek altxor hori eman ziguten, eta orain, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli nahiko lioke», lana Euskaltzaindiaren webgunean dauden 11 liburukitan baitago jasota. Erakusketaren beste helburuetako bat egitasmoaren historia gizarteratzea eta hizkuntza atlasa lantzeko erabilitako metodologia eta materialak ezagutzera ematea dela zehaztu du.

XIX. eta XX. mendeetako bizimodua

Esan bezala, 'Euskara ibiltaria' «bost zentzumenei eragiten dien» erakusketa da, eta, bisitariei aukera emango die hizkuntza atlas bat zer den jakiteko. Horrela, Zabalganako gizarte etxera doazenek XIX. eta XX. mendeetako bizimodua, gizartea eta ohiturak ezagutuko dituzte.

Erakusketak bost atal ditu: 'Tokiak', 'Materialak', 'Argia eta soinua', 'Natura' eta 'Bizitza'. Bakoitzak atlaseko mapen aukeraketa du ikusgai, bisitariei modu bisualean erakusteko euskalkiak eta lexikoa eta izen zein aditz morfologia. Gainera, herri hizkeren aberastasuna bistaratzeko jolasak, animazioak eta audioak ere daude.

'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa' prestatzeko, 145 tokitako 319 lagunei 2.875 galdera egin zizkieten (Arabako udalerri bat, Bizkaiko eta Gipuzkoako 36na, Nafarroako 27, Lapurdiko 15, Nafarroa Behereko 18 eta Zuberoako 12). 1987 eta 1992 artean, elkarrizketen 5.000 ordu baino gehiago grabatu zituzten.

Beraz, 'Euskara ibiltaria' erakusketaz gozatu nahi baduzu, jakin ezazu Zabalganako gizarte etxean egongo dela urtarrilaren 30era arte, 08.00etatik 22.00etara. Doako bisita gidatuak ere antolatu dira; lehenengoa ostegun honetan bertan egingo da, 18.00etan, eta bigarrena urtarrilaren 18an, 11.00etan; parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute zerbitzuak@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora idatzita edo 945 16 15 88 telefono zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Euskara ibiltaria' erakusketa interaktiboa, Zabalganan