Borrar
Bizkaiko armarria Euskaltzaindiaren Bilboko Plaza Barriko egoitzako fatxadan. MITXEL ATRIO

Euskaltzaindiaren webgune ofizialak 303.781 bisitari gehiago izan zituen iaz

Pasa den urtean euskararen akademia ofizialak 100. urteurrena ospatu zuen eta horren harira, webgunea berriztatu eta bultzatu zuen

UNAI SARRIUGARTE

Astelehena, 6 urtarrila 2020, 22:33

Comenta

Euskaltzaindiaren webgune ofizialak 303.781 bisitari gehiago izan zituen iaz. Era berean, Plazaberri blogak ere hazkunde ikaragarria izan zuen. Pasa den urtean euskararen akademia ofizialak 100. urteurrena ospatu zuen eta horren harira, webgunea berriztatu eta bultzatu zuen Euskaltzaindiak.

Sare berri hau Arantzazuko biltzarrean aurkeztu zuten 2018ko urrian. Harrezkero, erabiltzaileak nabarmenki igo dira. Izan ere, 2018. urtean 496.423 erabiltzaile izan zituen Euskaltzaindiaren webguneak, eta iaz, aldiz, 800.204 izan zituen, % 61,19ko hazkundea, hain zuzen.

Orotara, 1.576.393 saio ireki dira 2019. urtean eta, 2018an, berriz, milioi bat saio zabaldu ziren. Bestalde, erabiltzaileek konsultatu egin dituzten orrien kopurua % 42,12 hazi da urte batetik bestera. Zehatzago esanda, 2018. urtean, 4.547.062 kontsultatu egin ziren eta iaz, 6.463.164. Hau da, urte batetik bestera 1.916.102 kontsulta gehiago egin dira.

Halaber, gehien kontsultatu izan diren atalak aurreko urtekoen antzerakoak izan dira: Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA), Orotariko Euskal Hiztegia (OEH), Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH), eta Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) izan dira berriro ere erabiltzaileengatik gehien kontsultatuak izan diren esparruak.

Plazaberri blogak ere aipatu bezala igoera nabarmena izan du 2019. urtean. Hauexek izan dira bertako albisterik irakurrienak: «Euskaltzaindiak genero-markarik gabeko izenak erantsi ditu pertsona-izendegian« albisteak 1.279 ikustaldi izan zituen. Bigarren postuan, «Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa: euskararen historia ezagutzeko lan-tresna txiki baina garrantzitsua aurkeztu du Euskaltzaindiak» artikuluak 679 bisita eduki zituen. Azkenik, «Ahozko komunikazioa berbagai Gasteizko biltzarrean» albisteak 352 ikustaldi jaso zituen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiaren webgune ofizialak 303.781 bisitari gehiago izan zituen iaz

Euskaltzaindiaren webgune ofizialak 303.781 bisitari gehiago izan zituen iaz