Borrar
Jon Lopategi, 1993ko Txapelketa Nagusiko finalean. MICHELENA

Euskaltzaindiak urtarrilaren 31n iaz hildako euskaltzainak omenduko ditu Donostian

GURE HIZKUNTZA ·

Hala, Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta aintzatetsiko dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 21 urtarrila 2020, 22:21

Comenta

Euskaltzaindiak urtarrilaren 31n iaz hildako euskaltzainak omenduko ditu Donostian. Hala, Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta aintzatetsiko dituzte.

Urtarrileko lehen Osoko Bilkura egitearekin batera, aipatu bezala Euskaltzaindiak pasa den urtean zendutako euskaltzainak omenduko ditu. Hortaz, urtero euskararen akademia ofizialak egiten duen ohiturari jarraituz, lau euskaltzainburu hauexen inguruko atzera begikoa egingo du. Ekitaldi hauxe urtarrilaren 31n ospatuko da Gipuzkoako Foru Aldundian, eguerdiko hamabietan.

Egun horretan goizeko 10:00etan urte berri honetako lehendabiziko Osoko Bilkura izango da Gipuzkoako Foru Aldundian bertan eta bi ordu geroxeago, euskaltzainen hilberri-txostenak irakurriko dira, Agiriko bilkuran. Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurriko du Jon Lopategiren hilberri-txostena. Miren Azkarate euskaltzain osoak, aldiz, Alan Roy King-ena eta Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena. Azkenik, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak amaiera emango dio ekitaldiari, Txomin Solabarrietaren biografia irakurriz.

Gipuzkoako foru jauregian egingo den ekitaldiaren girotze lanetan, berriz, Peio Ospitale lapurtar kantautorea egongo da eta bertan hiru kantu ezagun abestuko ditu: 'Arnasak gurutzatuz'; 'Zu eta ni'; eta 'Bake-mina', hain zuzen.

Jon Lopategi bizkaitar bertsolaria izan zen. Filosofia ikasi zuen Tolosan, eta irakasle lizentziatu zen askoz geroago, 50 urterekin. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa hiru aldiz irabazi zuen. 1982an eta 1986an Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde gelditu ondoren, 1987an Bizkaiko txapelduna izan zen berriro ere, eta 1989an txapelketa nagusia irabazi zuen. Urte askotan Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izandakoa ere bada.

Bestalde, Alan Roy King britainiar hizkuntzalaria eta itzultzailea izan zen. Euskalaria, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003. urtean. Sortzez britainiarra zen, baina, Euskal Herrian bizi zen aspalditik. Hizkuntza gutxituen zalea zen, eta horietako hainbat aztertzen eta lantzen ziharduen gaztetatik, euskara eta galesa gehienbat.

Halaber, Angel Aintziburu euskal idazle eta ohorezko euskaltzaina zen. Bere bizitzan hainbat lan burutu izan zituen: artzain eta zurgile, besteak beste. Herriari buruz idazteaz gain, kazetari lanak ere jorratu zituen Irulegiko irratian (Nafarroa Beherea), Irati irratian (Aezkoa) eta Euskalerria irratian (Iruñerria). Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2014an, euskararen alde egindako lana zela bide.

Azkenik, Txomin Solabarrieta Etxaburu bizkaitar apaiza eta ohorezko euskaltzaina izan zen. Bizkaiko Gotzaindegiko itzultzailea izan zen. Euskarazko Adorez hiztegi sorta sortu zuen. 2011n Urrezko Luma saria eman zioten. 2018. urtean ohorezko euskaltzain izendatu zuen Euskaltzaindiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak urtarrilaren 31n iaz hildako euskaltzainak omenduko ditu Donostian

Euskaltzaindiak urtarrilaren 31n iaz hildako euskaltzainak omenduko ditu Donostian