Borrar

Euskaltzaindiak Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak euskaratu ditu

Orotara 42 errege-erreginen izenak itzuli dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 4 azaroa 2020, 19:11

Comenta

Euskaltzaindiak Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak euskaratu ditu. Horretarako Euskararen Akademia Ofizialak 192. araua argitaratu berri du. Orotara 42 errege-erreginen izenak itzuli dituzte euskarara. Duela urte batzuk euskaratutako Europako hainbat erresumetako errege-erreginen egitasmoaren ondorio da hauxe.

Izan ere, egun arte Euskal Herriaren historian hain esanguratsua izan den Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak euskaratu gabe zeuden. Hori dela medio, hutsune hori betetzera dator arau berri hau, mende ezberdinetan barrena agintaritzan egon ziren errege-erreginen izenak euskaldunen hizkuntzara ekarriz.

Arau berri honek bi atal aurkezten ditu; batetik, izenak emateko Euskaltzaindiak baliatutako irizpideak daude irakurgai, patronimikoak zehazteko kudeatutako irizpideak barne (Ramiritz, Garzeitz). Bigarrenean, berriz, Nafarroako Erresumako errege-erreginen zerrenda ageri da ordena kronologikoan. Izenekin batera beste zenbait xehetasun zehaztu dituzte, hala nola, bakoitzaren dinastia, izengoitiak, bizialdia, erreinaldia, ezkontidearen izenak edota izan zituzten seme-alaben izenak.

Zerrenda kronologiko honetaz gain, beste zerrenda bat ere plazaratu dute, alfabetoaren ordenean, zerrenda nagusian berehala kokatzeko aukera aurkezten diena ikus-entzule ezberdinei. Bertan errege-erreginen izen originalak ere aditzeko aukera dago, gaztelania-euskara, frantsesa-euskara eta ingelesa-euskara zerrendak baitaude erantsita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak euskaratu ditu

Euskaltzaindiak Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak euskaratu ditu