Euskaltzaindiak Euskal Herriko hondartzen izenen ortografia finkatu du
EITB eskatuta, bainatzeko ehun bat toki izen aztertu eta proposatu ditu
Pello Zupiria
Miércoles, 23 de junio 2021, 22:56
Heldu da uda, eta ondorioz urtaro honek dakarrena: egun luzeak, gau beroak eta nola ez, hondartzak. Udaberrian izan dugu itsasoaz eta kostaldeaz gozatzeko tenperaturak, baina orain hasiko da, ofizialki, hondartza denboraldia. Eta gutako askok toalla eta bainujantzi berriak erosten ditugun bitartean, Euskaltzaindiak aproposa ikusi du Euskal Herriko hondartzen izenak behin betiko finkatzea.
Publicidad
Modu honetan, eta EITBk eskatuta, euskal itsas hegiko ehun bat hondartza, kala eta bainua hartzeko tokien izenak aztertu eta proposatu ditu Onomastika batzordeak. Adibidez, Muskizko hondartzarako, erderaz La Arena bezala ezaguna, Arena proposatzen du akademiak.
Izan ere, era horretako lekuen izendapenetan, talkan suerta daitezke hiru erabilera-maila edo hiru tradizio-mota: dokumentazio zaharrean agertzen diren izenak, herri-erabileran entzuten diren ahoskerak eta erabilera turistikoa -hondartzen sailari bereziki eragiten diona-. Bat datozenean (Hondarraitz, Ondarreta...), ez dago arazorik eta erabiltzaileek erraza dute hautua. Zenbaitetan, aldiz, kala edo bainua hartzeko toki txikien izenetan adibidez, oso hedatuta daude herri-ahoskera islatzen duten idazkerak, dokumentazioak itxurazko aldaerak zein diren erakusten duen arren (Areatzatxu -ez Aritzatxu-, Orroaga -ez Orrua-...). Beste batzuetan, turismoaren interesengatik tradiziozko toponimoak alboratuta, izen ustez erakargarriagoak edo salgarriagoak jarri dira boladan (La Salvaje -Barinatxaren ordez-, Playa Gris -Aizpuruperen ordez-...). Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.
Esan behar da aldaketa eta berrikuspen guzti horiek EITBk eskatuak izan direla, eta batez ere, idatziko erregistroa arautzeko proposamenak direla, ez ahozko erregistrorako.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión