Borrar
Urgente El Surne vence al Gran Canaria y convierte a Miribilla en su fortín
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta euskararen akademia ofizialaren presidente Andrés Urrutiak sinatu zuten hitzarmena. BILBOKO UDALA

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak hirian euskararen erabilera sustatzeko akordioa berretsi dute

Ekimen honek hiru helburu konkretu aurkezten ditu, hala nola, euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 9 iraila 2021, 23:46

Comenta

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak hirian euskararen erabilera sustatzeko akordioa berretsi dute. Hala egin dute bat bi alderdiek aste honetan Bizkaiko hiriburuko udaletxean bertan. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta euskararen akademia ofizialaren presidente Andrés Urrutiak sinatu zuten hitzarmena.

Aurten berriro ere Euskaltzaindiak Bilboko Udala gidatuko du hirian euskara garatzeko eta plazaratzeko erronkan. Horrez gain, bi erakundeek euskara hizkuntza biziberritzeko eta euskal kultura sustatzeko kultura egitasmoak eramango dituzte aurrera elkarlanean. Egitasmo hauxe urtero berriztatzen dute Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak.

Era berean, euskararen erabilera normalizatu eta mahaigaineratzeko, Bilboko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) du martxan. Ekimen honek hiru helburu konkretu aurkezten ditu, hala nola, euskararen transmisioa, erabilera soziala eta hizkuntzaren kalitatea.

Asteazken goizean bi alderdiek sinatutako hitzarmenak erronka horietan aurrerapausoak egitea bermatzen du. Izan ere, Euskaltzaindia da euskara hizkuntzaren normalizaziorako ezinbestekoa den estandarizazioa ahalbidetzen duen erakunde ofiziala.

Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea erronkatzat duen euskararen akademia ofiziala da. 'Ekin eta jarrai' lelopean 1919. urtean sortu zuten Hego Euskal Herriko lau foru aldundiek, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Gehienez 32 euskaltzain osoz osatzen da erakundea. Horiez gain, hainbat euskaltzain urgazle eta euskaltzain ohorezko aurkezten ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak hirian euskararen erabilera sustatzeko akordioa berretsi dute

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak hirian euskararen erabilera sustatzeko akordioa berretsi dute