Borrar
Joxe Mari Iriondo eta Andres Urrutia Euskaltzaindiaren ekitaldi batean. EUSKALTZAINDIA

Euskaltzaindia eta bertsolaritza, aste honetan, 'Hitzetik Hortzera'n

GURE TELEBISTA ·

Akademiaren historiaz arituko dira Andres Urrutiarekin eta XX. mende bukaerako bertso loraldia oroituko dute Joxe Mari Iriondorekin

ZUREKIN

Larunbata, 7 abendua 2019, 22:32

Comenta

XX. mende bukaerako bertsolari txapelketen antolatzaile izan zen Euskaltzaindia, eta gai-jartzaile lanetan aritu zen Joxe Mari Iriondo. Donostiako Balda frontoian elkartuko dira berarekin, garai hartakoak igandeko 'Hitzetik Hortzera' programara ekartzeko. Iriondo izan zen 80. hamarkadan txapelketetako aurkezlea baina horra heldu aurretik nolako oroitzapenak dituen galdetuko diote.

Euskaltzaindiak bertsolaritzaren aldeko apustu garrantzitsuak egin ditu 100 urteotan, baina baita beste hainbat arlotan ere. Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruarekin elkartuko dira urteurrenaz hitz egiteko.

Aste honetako programan Soraluzeko udazkeneko bertso jaialdiko aleak entzuteko aukera izango da; baita Iruñeko Bertsoaroko bertsolari gazteen jaialdiko eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Tolosako finalaurrekoaren bertsoaldiak ere.

Xenpelartarrena bertsolari familia oparoa izan zen. Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar-ez gain, bere arreba Maria Luisa eta honen alaba Joxepa Antoni ere bertsolariak izan ziren. Azken honen bertsoak entzungo ditugu, 1902an jarriak.

'Hitzetik Hortzera', igandean, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Eta astelehenetik aurrera, EiTB Nahieran atarian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindia eta bertsolaritza, aste honetan, 'Hitzetik Hortzera'n

Euskaltzaindia eta bertsolaritza, aste honetan, 'Hitzetik Hortzera'n