Borrar
Roberto González de Viñaspre eta Andres Urrutia euskaltzainburua. Euskaltzaindia

Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak

Lau hizkuntzatan ondu den ikerketa lanak onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen ditu

Zurekin

Ostirala, 22 urtarrila 2021, 19:10

Comenta

Euskaltzaindiak 'Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean' liburua aurkeztu du aste honetan, Bilbon. Lau hizkuntzatan ondu den ikerketa lanak onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen ditu. Argitalpen berria Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean plazaratu du Akademiak eta datorren astean banatuko da hamar herrialdetan, baina jada Iberoamericana Vervuert argitaletxearen eta Euskaltzaindiaren webguneetan eskura daiteke.

Hedabideen aurrean Bilbon egindako aurkezpenean izan ziren Andres Urrutia euskaltzainburua eta Roberto González de Viñaspre Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko buru eta liburuaren paratzailea.

«Liburu hau editatzera eraman gaituzten arrazoiak bi dira, nagusiki: onomastika aplikatuaren ezagutza zabaltzen laguntzea eta Euskal Herriaz haragoko zenbait esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera izatea, eta, era horretan, gogoeta partekatua bultzatzea», azaldu zuen González de Viñasprek.

Liburuaren egiturari dagokionez, hiru atal nabarmendu daitezke: lehenbizikoan, Euskal Herriaz kanpoko bost esperientzia aurkezten dira; bigarren atalean bildutako lau kapituluek euskal onomastika dute erdigune, eta egungo egoeraz eta aurrera begirako egitekoez ere ari dira; azkenik, Euskaltzaindiak azken aldian onomastika aplikatuari egin dizkion zenbait ekarpen nabari aletzen dira.

«Euskal onomastika da liburuaren ardatza eta azken atalean Euskaltzaindiak arlo honetan eginiko hiru ekarpen erakusten dira. Liburu erakargarri eta erabilgarri bat osatzea izan da gure nahia», adierazi zuen liburuaren paratzaileak.

Onomastika aplikatua

Onomastika aplikatua da jakintza arlo horretako ezagutza gizartearen beharrizan praktikoetara aplikatzea, eguneroko bizimoduan erabilgarria izatea, alegia. Esaterako, antroponimia izen propioak aztertzen dituen onomastikaren adarra pertsona izenetan aplikatzea, gurasoen eskura, jaioberrien izena hautatzeko; edo udal batek bere kaleen izenak finkatu nahi dituenerako toponimiaren irizpide linguistikoak baliatu ahal izatea.

González de Viñasprek laburbildu zuenez, «euskal gizarteak onomastikaren arloan dituen behar praktikoei zuzen eta garaiz erantzuteko tresna» da onomastika aplikatua.

Onomastikaren ikuspegi aplikatua berezkoa du Euskaltzaindiak aspaldi, eta 38 urteko ibilbidea egingo du aurten Onomastika batzordeak. Hasieratik eginkizun du, izenak ikertzeaz gainera, irizpenak ematea, herri izendegiak prestatzea eta pertsona izendegia gauzatzea eta eguneratzea.

Geroago sortu zuen, 2004an, Onomastika zerbitzua. Aurrerapauso nabaria izan da hori onomastikaren alde praktikoa herritarrei gerturatzeko eta administrazioari emandako zerbitzua eta aholkularitza areagotzeko. Zerbitzu horretan erakunde publikoetatik eta herritarrengandik onomastikaz diren galderei eta kontsultei erantzuten zaie.

Gizartean onomastikarekin dagoen interesaren adierazgarri da linean dagoen EODA Euskal Onomastikaren Datutegia oso kontsultatua dela, eta 2020an, Akademiaren webguneko tresnetan erabiltzaile gehien izan dituena izan da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak

Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak