Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Juan Sebastián de Elkano itsasontzia. Efe
Euskal kostaldeak Juan Sebastian Elkano omenduko du uztailean

Euskal kostaldeak Juan Sebastian Elkano omenduko du uztailean

Ekitaldi nagusia hilaren 6an eta 7an ospatuko da Getarian

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 11 de junio 2019, 01:47

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Elkanoren Zeruertza' proiektua uztaileko lehenengo astean ospatuko da eta Elkanok 1522an burututako mundu bira omentzea du helburu. Getaria, Juan Sebastian Elkano itsasgizonaren jaioterria, izango da omenaldiaren erdigunea. Programan jarduera anitzez gozatzeko aukera egongo dela azaldu dute arduradinek. Hala nola, hitzaldiak, ikastaroak, mahai-inguruak eta estropadak.

Aurten 500 urte bete dira getariar nabigatzailea munduari bira ematen hasi zitzaionetik. Hori dela bide, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Juan Sebastian Elkanori inoiz egin zaion omenaldirik handiena egitea erabaki dute. Horretarako, itsasoarekin lotutako 'lau ontzidiak' batu nahi dituzte: merkataritzakoa, arrantzakoa, militarra eta kiroletakoa.

Jardunaldietako ekintza ikusgarriena Getariako portuan izango da. Izan ere, uztailaren 6an, larunbatean, estropada handiaren eta itsas rallyaren helmuga izango da Gipuzkoako udalerria. Ekintzok Getxotik eta Hondarribitik abiatuko dira.

Gauzak horrela, itsasontziak Getxotik irtengo dira goizeko 09:30ean, eta Gaztelugatxeko Donienen geldialdia egingo dute 11:00etan; bertan, txalaparta eta aurresku emanaldi bat eskainiko zaie ermitatik. Gainera, itsasontziek lore eskaintza egingo dute. Hondarribitik irteten direnek, berriz, gauza bera egingo dute Guadalupeko santutegian, eta Getariara abiatuko dira 12:00etan. 100 itsasontzi inguruk euskal kostaldea zeharkatuko dutela aurreikusi dute antolatzaileek.

Hortaz aparte, omenaldira Juan Sebastian Elcano ontzia gerturatuko dela nabarmendu dute ere bai. Gaur egun, militarren eskola izateaz aparte, ontzi hau Espainiak itsasoan duen ikurrik ezagunena da eta bere bidaietan Espainiaren enbaxada lanak egiten ditu.

Juan Sebastian Elkano 1476. urtean jaio zen Getarian. Euskal esploratzaile eta itsas gizonak munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen (1519–1522 bitartean) Fernando Magallanes portugaldar nabigatzailearekin batera. Espedizio hau Gaztelako koroaren zerbitzura burutu zuten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios