Borrar
Euskal Kirolari egitasmoak hainbat kirolari ospetsuen bideoak zabaldu ditu sare sozialetan

Euskal Kirolari egitasmoak hainbat kirolari ospetsuen bideoak zabaldu ditu sare sozialetan

Egitasmo horretan kirolari euskaldunek euskarazko bideoak partekatzen dituzte, etxean jarduera fisikoa eginez

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 4 de abril 2020, 01:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Kirolari egitasmoak hainbat kirolari ospetsuen bideoak zabaldu ditu sare sozialetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu du eta bertan kirolari euskaldunek euskarazko bideoak partekatzen dituzte, etxean jarduera fisikoa eginez. Proiektuak koronabirusaren hedapenak eragindako itxialdiak irauten duen bitartean jarduera fisikoa egin ahal izateko baliabideak eskaintzea du xede. Izan ere, egun arte oso material gutxi zabaldu da sare sozialetan euskaraz gai hori jorratuz.

Gainerako euskaldun guztiek bezala, goi mailako kirolariek ere euren ohiko jarduera eten behar izan dute eta etxean egindako entrenamenduetara egokitu behar izan dira. Hori dela medio, Euskadiko erreferentziazko zenbait kirolarik nola entrenatzen diren emango diete ezagutzera herritarrei. Hortaz, kirolari hauen entrenamendu eta gomendioak Euskal Kirolariren Instagram, Facebook eta Twitter bidez partekatuko dituzte.

Hainbat kirolarik hartuko dute esku bertan: Iñi Vicens, fitness prestatzailea; Ibai Gomez, Athleticeko jokalaria; Odei Jainaga, xabalina jaurtitzailea (Basque Team); Julen Goia, Ordizia Errugbiko jokalaria; Lide eta Amaia Erbina, Espainiako errugbi selekzioko jokalariak (Basque Team); Xabier Osa, crossfit egokituko kirolaria; Mikel Landa, txirrindularia; Leticia Canales, surflaria (Basque Team); Asier Garcia, gurpildun-aulkiko saskibaloi jokalaria (Basque Team); Nerea Perez, arraunlaria; Ibon Larrinaga, boxeolaria; Ondiz Lekunbarri, arraunlaria edota Ander Romarate, Eibarko futbol inklusiboko entrenatzailea, besteak beste.

Euskal Kirolari proiektua 2017. urtean jaio zen. Programak euskara kirol munduan sustatzea du helburu, bereziki gazteen artean. Horretarako bi ardatz nagusi biltzen ditu: batetik, teknologia berriak eta kirolaren munduan erreferentzia izan daitezkeen pertsonak, «influencerrak»; eta, bestetik, pilatutako material hori guztia sare sozialetan, eskola kirolean eta kirol federatuan zabaltzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios