Borrar
Munduko txoko bateko argazki bat. WikiLovesMonuments
Euskal Herriko txoko ederrenen argazkiak 2017ko WikiLovesMonuments lehiaketan aurkezteko epea bukatu da

Euskal Herriko txoko ederrenen argazkiak 2017ko WikiLovesMonuments lehiaketan aurkezteko epea bukatu da

Munduko 44 herrialdetan antolatzen den txapelketaren helburua ondare diren eraikin eta monumentuen argazki libreak eskuratzea da

Izaskun MOYANO

Domingo, 1 de octubre 2017, 23:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herrian dagoen ondarea anitza da, eta 2017an lehiaketa antolatzea erabaki dute. Helburua Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintza gustoko dutenak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea da, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko eta Azkue Fundazioak, bat egin du egitasmoarekin.

Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen, lehen aldiz. 2011n Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz.

2016an 277.406 argazki igo ziren irailan zehar. 2013an, lehiaketa nazioarte mailan hasi zen lehen urtean, 370.000 argazki libre baino gehiago lortu ziren. Euskal Herrian ere ehunka argazki berri lortzea helburu izan dute aurten.

Euskal Wikilarien Lankide Taldeak antolatutako WikiLovesMonuments 2017ko edizio lehiaketaren helburua Euskal Herriko ondareari buruzko artikuluak sortu eta hedatzea da, bai grafikoki zein testuaren bidez.

Sariei dagokienez, Nazioarteko errekonozimenduaz gain, Espainia eta Frantziako Wikimedia kapituluek ere emango dituzte euren lurraldean egindako argazkirik onenari saria. Eta Euskal Herrian, gure esparruan egiten diren lanak saritu nahi dituzte, liburu, ekimen kulturaletarako sarrerak edo argazkigintzari lotutako materialekin.

Azkue Fundazioaren eskutik eduki libreen sorkuntza eta hedapena sustatzeko asmoz  Euskal Herriko monumentu argazkirik onena, Bizkaiko monumentu argazkirik onena eta Bilboko monumentu argazkirik onena sarituko du. Epaimahia Euskal Herriko 2 argazkilari osatuko dute. Lehenengo postuan geratzen denak telefonoarekin argazkiak eta bideoak egiteko produktu sorta eskuratuko du; bigarrenak, Samsung Galaxy TAB3 16GB Tableta eta hirugarrenak Archos 4G Tableta jasoko dute, hurrenez hurren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios