Euskal Gaztak ekimena jarri dute martxan, gure gazten barietateak bultzatzeko asmoz
Hala, Eusko Jaurlaritzaren proiektu honek egungo euskal gizartean bertako elikagaiak hautemateko politikak sustatzen jarraitzea zein garrantzitsua den mahaigaineratu du, marka publiko eta ofizial baten bidez kudeatzen dena, alegia
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 16 de diciembre 2020, 20:55
Eusko Jaurlaritzak Euskal Gaztak ekimena jarri du martxan, euskal gazten barietateak bultzatzeko asmoz. Hala, proiektu honek gaur egungo euskal gizartean bertako elikagaiak nahiz edariak hautemateko politikak sustatzen jarraitzea zein garrantzitsua den mahaigaineratu du, marka publiko eta ofizial baten bidez kudeatzen dena, alegia.
Publicidad
Hortaz, Euskal Gaztak proiektuaren barnean jorratutakoak Euskadiko gaztagintzaren eskaintza indartzera dator, kalitate eta jatorri ziurtatutako Idiazabal Deiturak babestutako eskaintza, hain zuzen ere.
Hori dela medio, Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk, Euskadiko gaztaginen ordezkaritza oparo batekin elkarlanean, Eusko Label ziurtagiria aurkezten duten behi, ardi eta ahuntz esneaz ekoitzitako sei gazta mota berriak eman ditu ezagutzera, Arabako IZORIA ustiategian. Barietate berri horiek honakoak dira: Fraisoro, Otzara, Saroi, Latxa Urdina, Txuria eta Auntzain.
Eusko Label esneaz produzitutako gaztak ezaugarri nabarmen batzuek ezberdintzen dituzte. Esnearen ekoizpenak eta gazta jorratzeko prozesuak irizpiderik zorrotzenak betetzen dituzte. Egitasmoak elikagai aukera anitza eskaintzen du, zapore eta testura ezberdinetako gaztak tarteko, erabilera eta une diferenteetan kontsumitzeko aproposak direnak.
Aurten 142 abeltegi erregistratu dira Eusko Label esnearen araudiaren kalitatezko irizpideak betetzen dituen esnea lantzeko. Orotara 140.000 litro esne inguru erabili dira, guztira 18.000 kilo gazta produzituz.
Publicidad
Gazta horiek hainbat esparrutan merkaturatzen dira, hala nola, zuzeneko salmentan, bertako azoketan, hurbileko dendetan, delicatessen saltokietan, online kanalean eta banaketa eta salmenta kanal handietan ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión