Borrar
Profesional hauek euskal enpresek duten lan kultura barneratzea bilatzen da ekimenaren bitartez.
Euskal enpresetan lan egiten duten 26 gazte mexikar Euskadin ari dira prestakuntza jasotzen

Euskal enpresetan lan egiten duten 26 gazte mexikar Euskadin ari dira prestakuntza jasotzen

Proiektuak duen helburu nagusia da gazte hauei, Mexikora itzultzen direnean enpresetan izango dituzten lanpostu eta funtzioetara egokitutako prestakuntza teknikoa ematea

El Correo

Jueves, 26 de septiembre 2019, 18:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mexikoko Guanajuato estatuko 26 gazte teknikarik hasi dute dagoeneko prestakuntza eta gaikuntzarako hiru hilabeteko egonaldia Euskadiko Lanbide Heziketan, Mexikoko estatu horretako 'Capacitación sin Fronteras 2019' programaren bitartez. Programa ondokoen partaidetzarekin garatzen da: Hezkuntza Saila –Lanbide Heziketako sailburuordetzaren bidez–, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila –SPRIren bidez-, eta hainbat euskal enpresa, Lanbide Heziketako euskal ikastetxeez gain.

Mexikon ordezkaritzak dituzten euskal enpresetako langile gazteak dira, 18 eta 25 urte bitartekoak. Mexikon ingeniaritzako edo gradu teknikoetako ikasketak amaitutakoan, han instalatuta dauden enpresek aukera eskaintzen diete ikasleei hiru hilabetez Mexikoko euren instalazioetan gaitzeko, praktikatako langile gisa. Ondoren beren prestakuntza beste hiru hilabetez Euskadin jarraitzeko aukera izaten dute. Euskadin, Lanbide Heziketako ikastetxeetan nahiz enpresa partaideek Euskadin dituzten lantegietan garatzen dute gaikuntza. Euskadiko egonaldia duela aste pare bat hasi eta abenduaren 4ra arte iraungo du.

Ekimenaren arduradunek nabarmendu dutenez, proiektuak duen helburu nagusia da gazte hauei, Mexikora itzultzen direnean enpresetan izango dituzten lanpostu eta funtzioetara egokitutako prestakuntza teknikoa ematea. Baina nahitaezko prestakuntza tekniko horrez gain, aldi berean, profesional hauek euskal enpresek duten lan kultura barneratzea ere bilatzen da, enpresa hauen lan egiteko modutan murgiltzen hastea. Izan ere, gai honek hamaika zailtasun ematen dizkie enpresei zenbait herrialdetan. Horrela bada, eta zeharka, gazteok Euskadiren enbaxadore ere bihurtzen dira, euren herrialdera itzultzean.

Enpresa parte hartzaileak

Capacitación sin Fronteras 2019 programa, enpresa partaideekin batera, Guanajuatoko Gobernuaren (Mexiko) eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatutako akordio bati esker burutzen da. Enpresa partaideak, Mexikoko gobernu-erakundea eta SPRI arduratzen dira prestakuntza finantzatzeaz.

Programan, Mexikon plantak dituzten zazpi euskal enpresak parte hartzen dute: CIE (EAEko hiru lurraldeetan ditu plantak), Ecenarro (Gipuzkoan du planta), Elay (Gipuzkoa), Hijos Juan de Garay (Gipuzkoa), Metagra (Gipuzkoa), Panelfisa (Gipuzkoa) eta Rpk (Araba), baita Mexikoko Electro Ramsa enpresa ere.

Bigarren urtez iritsi dira gazte mexikarrak Euskadira prestakuntza jasotzera, Capacitación sin Fronteras programaren bitartez. Joan den urtean beste 28 gaztek egin zuten egonaldia hiru hilabetez, eta haietatik 27k hautatuak izan ziren enpresa berean jarraitzen dute orain lanean. Aipaturiko hau ez da bat ere ohikoa Mexiko bezalako herrialde batean, non lan-mugikortasuna izugarri handia baiten langile kualifikatuen artean. Egonkortasun hori, gainera, onuragarria da programan parte hartzen duten euskal enpresentzat, prestatu duten giza kapitalari eustea lortzen dutelako.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios