Borrar

Euskal emakumezko zinemagileek sormenak bultzatzeko proiektua martxan da

Noka Mentoring izeneko deialdian hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 18ra bitarte egongo da irekita

Unai Sarriugarte

Osteguna, 14 urtarrila 2021, 21:06

Comenta

Euskal emakumezko zinemagileek sormenak bultzatzeko proiektua martxan da. Hala, Noka Mentoring izeneko deialdian hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 18ra bitarte egongo da irekita. Programa honek Hego Euskal Herriko (Nafarroa eta Euskadi) emakume zinemagile hasiberrien presentzia eta ikusgarritasuna sutatzea du xede.

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Deialdi honetan Tabakaleraz gain, Donostiako Zinemaldiak Euskadiko Filmategiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) esku hartzen dute. Bertan parte-hartzen dutenek denbora, espazioa, testuingurua eta laguntza profesionala jasoko dute, baita zuzendaritza hizpide duen txosten bat jorratzeko diru-laguntzak eskuratu ere.

Mentoringak bi ildo esanguratsu izango ditu; batetik, ekoizpen bat burutzeko prozeduraren gakoak; eta, bestetik, lanok zinemaren merkatuan eta industrian ezagutzera emateko ezinbestekoak diren nozioak erakusten dituzten ikastaroak.

Orotara epaimahaiak hiru zinema zuzendari hautatuko ditu, horietako bakoitzari 4.000 euroko laguntza ekonomikoa bideratuko zaiolarik.. Martxoaren 12an emango dituzte ezagutzera hiru irabazleen izenak. Epaimahaia honako kideek osatuko dute, hala nola, Maialen Beloki Donostiako Zinemalditik, Carlos Muguiro EQZEko zuzendariak eta Lur Olaizola Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloko koordinatzaileak.

Zinema zuzendariek noka@tabakalera.eus helbidera bidali beharko dute txapelketan parte-hartzko beharrezkoa duten material ezberdina. Era berean, deialdiaren nondik-norakoak tabakalera.eus webgunean kontsulta ditzakete norbanakoek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal emakumezko zinemagileek sormenak bultzatzeko proiektua martxan da

Euskal emakumezko zinemagileek sormenak bultzatzeko proiektua martxan da