https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal diasporaren eguna izango da irailaren 8a aurrerantzean, eta bideoa sortu dute mezua zabaltzeko

Emakume bat, ikurriña batekin, New Yorken./
Emakume bat, ikurriña batekin, New Yorken.

25 herrialdetako 191 euskal etxek hartuko dute parte ekimenean «kanpoan den euskal komunitatea eta Euskadiko gizartea mobilizatzeko»

AMALIA IBARGUTXI

Euskal Diasporaren Egunaren proiektuak nahiko bide luzea izan du. Zehazki, duela hiru urte Gasteizen egin zuten Mundu Kongresuan jaio zen kanpoan bizi den euskaldunak nolabait saretzeko ideia hau, euskal gizartean balioan jarri eta ezagutarazteko. Orain, jakinarazi dute irailaren 8an izango dela Euskal Diasporaren Eguna, eta ekimenaren berri zabaltzeko bideoa aurkeztu du Jaurlaritzak.

«Kanpoan bizi diren euskal komunitateek behin eta berriro adierazi dutelako» horrelako egun bat «ospatzeko beharra» sortu dute ekimena, Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Gorka Álvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak aste honetan azaldu dutenez, eta, gaineratu dutenez, «bideo txiki honen helburua da data hori kanpoan diren euskal komunitateetan eta Euskadin bertan diasporarekin erlazionatzea, urte honetatik aurrera argi ikus eta jakin dadin kanpoan bizi den euskal komunitate garrantzitsua dela».

Guztira 25 herrialdetako 191 euskal etxek hartuko dute parte irailaren 8ko ekimenean «kanpoan den euskal komunitatea eta euskal gizartea mobilizatzeko». Alvarez Aranburuk nabarmendu duenez, «mundo mailako agenda sortuko da» hortik.

Euskal diasporari eragiten dien kontuentan aholkua ematen duen Kanpoan diren Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeak hautatu zuen irailaren 8a Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, Gasteizen 2015ean egin zen Euskal Gizataldeen VI. Mundu Kongresuaren ondoren. Lau urteko plana marraztu zuten, eta irailean izango dira ikusgai akordio horren ondorioak. Horietako bat baino ez da 'Diasporaren Eguna', 'Diasporizatu' lelopean antolatzen ari direna.

Euskadi beste emigrazio-garai bat bizitzen ari da, eta Eusko Jaurlaritzaren ustez, «orain arte arlo horretan egindako lana aitortu eta baloratu» egin behar da. Gainera, «batetik, euskal etxeen eta federazioen, eta bestetik, jatorrizko lurraldearen, Euskadiren artean, harreman-oinarri berriak eraiki» nahi dituzte egun honen ospakizunarekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos