Borrar
Urgente El servicio de metro en Basauri y Etxebarri se reanuda con frecuencias de 20 minutos
449 euskal dantza daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

449 euskal dantza daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Zatak elkarteak ikerketa bat egin du, eta guztira 23 ikertzailek parte hartu dute

Paul Picado

Domingo, 17 de enero 2021, 19:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bost urte eman dituzte EAEn euskal dantzak ikertzen, eta azkenean, 449 euskal dantza aurkitu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Zatak elkartea arduratu da ikerketa-lanez, eta guztira, 23 ikertzailek parte hartu dute. EAEko 111 herritako dantzak bildu dituzte eta oraindik beste 25 gehiago falta zaizkiela adierazi dute. Katalogo batean jaso dituzte dantza guztiak eta Interneten, oraingoz, horien zati bat bakarrik jarri dute kontsulgai, hemen. Dantzen deskribapen orokorrak eta argazkiak daude ikusgai.

Esan bezala, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan katalogatu dituzte dantzak, baina Lapurdin, Nafarroan, Nafarroa Beherean eta Zuberoan lan bera egiten ari dira, eta amaitutakoan burututako katalogoaren berri emango dute.

Dantzak bildutako herriei dagokienez, Bizkaiko 45 herritan, Arabako 18 herritan eta Gipuzkoako 48 herritan egin dute bilketa lan hori. Horrela, dantzak biltzeaz gain, dokumentazioa, deskribapena eta itzulpenak ere egin dituzte. Azkenean fitxez osatutako datu-basea osatu dute.

Bildutako datuen artean, esaterako, dantzetan erabiltzen diren koreografia-elementuei dagokienez, 38 dantzatan tresnak erabiltzen dira, hala nola, ezpatak, makilak, brokelak, zumeak, arkuak eta alabardak. Aurreskua, erregelak, dantza-soka edo soka-dantza 63 herritan dantzatzen da. Ohorezko aurreskua, agurra edo aurreskuaren banakako zatiak 43 herritan dantzatzen. Arabako hiru herritan bakarrik egiten dituzte giza gazteluak. Erraldoien dantzak 55 herritan egiten dira, eta Gipuzkoako bi herritan dantzatzen dira buruhandiak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios