https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal berdintasun politikak eraman dituzte New Yorkera

Izaskun Landaida, New Yorken ospatu den Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean./Emakunde
Izaskun Landaida, New Yorken ospatu den Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean. / Emakunde

Emakundek berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoan hartu du parte, eta, bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskek munduan bizi duten egoera

EL CORREO

Berdintasun errealaren aldeko neurriak hartzea ezinbestekoa da eta Emakunde horren aldeko aurrerapausoak ematen saiatzen dira etengabe. Gauzak horrela, Euskal Erakundearen ordezkaritza batek egunotan New Yorken ospatu den Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean (CSW) parte hartu du, Izaskun Landaida zuzendaria buru zuela, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) berdintasunaren alorrean abian dauden politikak aurkeztu ditu.

Berdintasunaren inguruan mundu mailan antolatzen den bilkura handienetakoa da CSW, eta bertan biltzen dira urtero munduko gobernu ezberdinetako ordezkariak, gobernuz kanpoko erakundeak, Nazio Batuen Erakundeko kide diren beste erakunde batzuk eta sektore pribatuko beste hainbat. Bertan, urtero aztertzen da emakume eta neskek munduan bizi duten egoera.

Emakundeko iturriek jakinarazi dutenez, euskal ordezkaritzaren parte hartzea «aukera paregabea» izan da mundu mailako gobernu ezberdinetako berdintasun erakundeekin eta arduradunekin harremana izateko, bai eta euskal berdintasun politikak mundu mailan azaltzeko.

Gainera, emakunderen aurtengo parte hartzearekin, lehen aldiz, lehen mailako CSWaren ekitaldi ofizial batean parte hartu du autonomia erkidego batek, zehazki 60. Emakumeen egoera juridiko eta sozialari buruzko Batzordean jarritako helburuen berrikusketaren ingurukoa. Ekitaldi honetan Espainiar Estatua bolondres bezala aurkeztu da berrikusketarako. Testuinguru honetan, Euskadik mundu osoko ordezkaritzen aurrean bere berdintasun politikak aurkeztu ditu.

Soldata arrakala

Egunotan, indarkeriaren biktimak diren emakume eta nesken oinarrizko zerbitzuen Programa Orokorrean egin duen ekarpena ere aurkeztu du Emakundek. Programa horretan NBEko zenbait agentziekin batera lan egiten da, haien artean Nazio Batuen Biztanleriaren Funtsa (UNFPA) eta NBE Emakumeak.

Hortaz aparte, emakundek ekimen eta praktika zuzenak partekatu ditu beste erakunde batzuekin ere, hala nola Frantziako Haut Conseil à l'Egalité (Berdintasun Kontseilu Gorena), UNFPko kide diren Luis Mora eta Beatriz de la Mora eta Suitzako Gobernuaren Berdintasun zuzendariarekin. Era berean, Isabel Plá Jaruffe Txileko Emakume eta Genero Berdintasuna ministroarekin elkartu da berriz. Garatutako gaien artean izan dira emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren aurrean ekintza eta estrategiak, gizonen inplikazioa ordaindu gabeko zaintza lanetan edo emakumeen kontrako indarkeria.

Temas

Euskera