https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal argazkilaritza, Munduko Argazki Kopan

Jesús de Pedro bizkaitarraren argazkia./WPC
Jesús de Pedro bizkaitarraren argazkia. / WPC

Espainiak 18 argazki aurkeztu ditu lehiaketara eta lan horietatik sei euskal argazkilarienak izango dira

JAN ECHEVARRÍA

'Munduko Argazki Kopa' (World Photographic Group, WPC) maiatzean ospatuko da eta, bertan, kontinente eta herrialde desberdinetako lan hoberenak aurkeztuko dira. Espainiak, zehazki, 18 argazki eman ditu eta lan horietatik sei (herena, alegia) euskal argazkilarienak dira. Mundu mailako argazkilari onenen artean daude, beraz, Rebeca Alonso, Iñigo Sierra, Álex eta Jesús de Pedro, Josu Izarra eta Álex Berasategui argazkilari euskaldunak, jada sariz betetako ibilbidea burutu dutenak.

Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteak azpimarratu duenaren arabera, «txapelketa horretan herri desberdinetako argazkilari onenak parte hartuko dute eta argazki sarituak oihartzun mundiala lortuko dute. Kontuan hartu behar da aurtengo edizioan hogeita hamar herrialdeetako 500 argazki baino gehiago aurkeztu direla eta oso zaila izango dela lehenengo postuetan egotea. Hala ere, elkartetik azpimarratu dute «gure profesionalen argazkiak oso onak» direla, eta, beraz, saria jasotzeko «aukera dezente» dagoela.

«Harro gaude lortutakoarekin»

WPC-ren prozesua herri bakoitzak txapelketara aurkeztuko dituen hiru argazkiak aukeratzen dituenean hasten da. Sei kategoria daudenez (Erretratua, Ezkontza, Komertziala, Arte digitala, Fotokazetaritza eta Natura), azkenean 18 argazki aukeratzen dira lurralde bakoitzeko.

Urtarrilean ezagutuko ditugu lehiaketaren hamar finalisten izenak txapelketaren kategoria bakoitzean. Aste batzuk beranduago, maila bakoitzean domina eskuratu duten hiru argazkilarien izenak aditzera emango dira, baina lortutako sailkapena ez dugu jakingo maiatzara arte, Australian ospatuko den galara arte, hain zuzen.

«Oso pozik gaude orain arte lortu dugunarekin. Harro gaude gure argazkiak talde nazionalaren ordezkari izateagatik. Are gehiago, gaur egun dagoen maila altua kontutan hartuta. Egia esanda, harrituta nago oraindik nire argazki bat aukeratu dutela burura etortzen zaidanean», dio Iñigo Serna Bilboko argazkilariak. Rebeca Alonsoren ustez, bestalde, «hemen egotea jada saria da. Nahiko da aukeratu dituzten argazkiei begirada bat botatzearekin, dagoen maila altua ikusteko. Harrigarria da finalista izatea horrenbeste argazki ikusgarrienen artean». Ea maiatzean domina lortu dutela argitara dezakegun. Zorte on!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos