https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadin 242.000 pertsonak baino gehiagok egiten dituzte boluntario-lanak

Euskadin 242.000 pertsonak baino gehiagok egiten dituzte boluntario-lanak

'Bolunta', Bizkaiko boluntario agentziaren lana aitortu du Urkullu lehendakariak. Egun, euskal herritarren %13,4k hirugarren gizarte-sektoreko erakunderen batean dihardu boluntario-lanetan

AMALIA IBARGUTXI

'Bolunta', Bizkaiko boluntario agentziaren lana aitortu du Iñigo Urkullu lehendakariak, Arabako Batekin eta Gizalde gipuzkoarrarekin batera. Adierazi duenez, «Euskadiko funtsezko elementu dira, ekintza boluntarioa sustatzeko eta elkartze-egitura sendotzeko». Egun 242.000 pertsonak baino gehiagok burutzen duten lan hori balioan jartzeko kanpaina abiarazi dute, gainera.

Lehendakariak, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidentearekin batera, boluntariotzaren agentzien gizarte-balioa, konpromisoa eta ekintza boluntarioa sustatzeko eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako elkartze-egitura sendotzeko apustua nabarmendu ditu. Boluntario-lanaren balioa nabarmentzeko kartel-kanpaina abiarazi dute horretarako.

Euskal erakunde horien ordezkariekin antolatutako topaketan, lehendakariak azaldu du, kartel horiez gain, irratiko iragarkiak ere sortu dituztela, eta baita komunikabide idatzietarako, interneterako etamarkesinetarako ere sortu dute publizitatea hiru hiriburuetan.

'Zuri esker-rak' leloa jarri diote kanpainari, nabarmentzeko egun euskal herritarren %13,4k hirugarren gizarte-sektoreko erakunderen batean diharduela boluntario-lanetan, alegia, 242.000 pertsonak baino gehiagok.

Horrek erakusten du, uste dutenez, «Euskadiko herritarrak oso parte-hartzaileak« direla eta gizarte-konpromiso handia dutela. Zehazki, kartelek nabarmentzen dute Euskadin zortzi pertsonatik batek boluntario-lanak egiten dituela erakunde-mota horretan».

Hiru agentziek parte hartzen dute, aktiboki, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan, hura sortu zenetik. Bertaratu dira kanpainaren aurkezpenera Boluntako Natxo Arnaiz, Leire Ortiz De Zarate eta Jose Maria Puyo, Gizaldeko Miren Gurrutxaga, Ander Larrea eta Rakel Álvarez, eta Batekineko Ainara Pérez, Zulaima García, Gustavo Candal eta Alfredo Santamaría.

Boluntariotzaren euskal estrategiak lau ildo nagusi ditu. Ekintza boluntarioarekin sentikorrak eta aktiboak diren herritarrak eraikitzea; elkartze-egitura dinamikoa garatzea, ekintza boluntarioaren eta gizarte-partaidetzaren erronka berriei erantzuteko gai dena; partaidetzaren eta boluntariotzaren fenomenoaknormalizatzea eta, horrela, gizarte-mailan duten eginkizunaren garrantzia egiaztatzea eta hura posible egiten duten eragileen arteko antolaketa- eta koordinazio-esparruak finkatzea; eta gizartean eta politikan eragina izateko gaitasuna duen gizarte-egitura sustatzea.

Temas

Euskera