https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bi kontzertu eskainiko ditu, euskaraz, igandean

Robert Treviño, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen./Fernando Gómez
Robert Treviño, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen. / Fernando Gómez

Kontzertuak Federico Garcia Lorca antzokian izango dira, 2 eta 5 urte bitarteko umeentzat

PAUL PICADO

Igande honetan bi kontzertu izango dira, euskaraz, Federico Garcia Lorca antzokian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelaren zikloaren barruan. Programari 'Uauatxua' izena jarri diote, eta bi kontzertuk osatzen dute: bata, 17:00etan, bestea, 18:30ean. Kontzertuak 2 eta 5 urte bitarteko neska-mutilentzat dira, eta zenbait kulturaren herri-melodiak eta musika klasikoaren berezko lo-kantak entzungai izango dira. Sarrerak 4 euro balio dute, eta hemen eros daitezke.

Abestutako eta hitz egindako musika da jaioberriek entzuten duten lehenengo gauzetako bat, eta horretan oinarrituz, kontzertu hauen helburua neska-mutilak beren lehen egunetako doinuez gogoratzea da. Horretarako, zenbait jolas egingo dira onomatopeiarekin, haurren abestietan askotan erabiltzen delako. Gainera, kulturen arabera, desberdinak dira.

Horrela, hauek izango dira kontzertuan entzuteko aukera egongo diren abestiak: 'Nana' (Manuel de Falla), 'Haurtxoa sehaskan' (Gabriel Olaizola), 'Olelé' (Kongoko abesti herrikoia), 'Binbili Bonbolo' (Euskadiko abesti herrikoia), 'Toutouig' (Bretainiako abesti herrikoia), 'Numi Numi' (Israelgo abesti herrikoia), 'Tili Tili Bom' (Errusiako abesti herrikoia), 'Uauatxoa' (Euskadiko abesti herrikoia), 'Lullaby of Birdland' (George Shearing eta George David Weiss) eta 'Canción de cuna para dormir a un negrito' (Xavier Montsalvage). Enara Susano arituko da abeslari gisa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Hélène billard-Alirol (flauta), Anthony Lafargue (perkusioa) eta Francesca Di Nicola (arpa) musikariekin batera.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos