https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker 100 gazte Afrikan, Amerikan eta Asian proiektu solidarioetan murgilduta dabiltza

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker 100 gazte Afrikan, Amerikan eta Asian proiektu solidarioetan murgilduta dabiltza

Aurtengo deialdian 82 emakumek eta 18 gizonek hartu dute esku

UNAI SARRIUGARTE

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker 100 gazte Afrikan, Amerikan eta Asian proiektu solidarioetan murgilduta dabiltza. Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta gobernuz kanpoko 23 erakunderen (GGKE) laguntza jasotzen du.

Bertan parte-hartzen duten gazteen artean 82 emakumezkoak dira eta gizonezkoak, berriz, 18. Probintziei dagokienez, 20 arabarrak dira, 55 bizkaitarrak eta 25 gipuzkoarrak.

Gazte hauek 14 herrialdetara abiatu dira bertan proiektu solidario ezberdinetan esku hartzeko helburuarekin. Honako hauexek dira herrialdeak: Peru, El Salvador, Guatemala, Honduras, Bolivia, Kolonbia, Mexiko, Ekuador, Senegal, Kamerun, Ghana, Mozambike, Nepal eta India.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz laguntza proiektuak antolatzen dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak honako hauexek dira: Mugarik Gabeko Arkitektoak; Manuel Iradier Elkarte Afrikanista; Munduko Landagunea Garapenerako Elkartea; Garapenerako Lankidetzarako Egoaizia Elkartea; San Viator Elkartasun Zerbitzua Elkartea; aupadak Elkartea; Nazioarteko Elkartasuna; Xenofobiaren aurkako taldea; Edex, Centro de Recursos Comunitarios; Ekintzaz Lagundu Fundazioa; Ayuda Más Fundazioa; Benito Menni Fundazioa; Gazteak eta Garapena Fundazioa; Juan Ciudad Fundazioa; La Valmuza Fundazioa; Mozambique Sur Fundazioa; Haurralde Fundazioa; Ahizpa Pasiotarrak; eta Medicus Mundi Bizkaia.

Euskadiko gazteriaren artean elkartasunaren balioa sustatzeko helburuarekin eta Euskadiko erakundeek hainbat herrialdetan egiten dituzten garapenerako lankidetza ekintzak kontuan izanik, egitasmo hau urtero egiten da. Gazteria Zuzendaritzaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, gazteek Euskal Gazteria Lankidetzan programan parte hartzeko deialdia jartzen da martxan. Programaren xede nagusia Euskadiko gazteak garapenerako elkarlanean sentsibilizatzea da.

Eusko Jaurlaritzak diruztatzen ditu herrialdeko garapenerako gobernuz kanpoko erakundearekin elkartu arteko joan-etorriko bidaia-gastu guztiak, herrialde horretara joateko behar den bisa barne. Halaber, Jaurlaritzak ordaintzen ditu hautatutako parte-hartzaile bakoitzarentzako aseguruak: erantzukizun zibilari eta istripuei aurre egiteko asegurua eta bidaiako laguntzako asegurua. Aurtengo aurrekontua 175.000 eurokoa izan da.

Temas

Euskera