https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadiko etxeen erdietan lanean daude pertsona aktibo guztiak

Gazteen langabezia-tasak altuena izaten jarraitzen du. Guztira 16 eta 24 urte bitarteko 9.200 gazte aktibo daude langabe, hau da,  %20,7a

AMALIA IBARGUTXI

Handitu egin da pertsona aktibo guztiak lanean dauden etxeen kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Izan ere, EAEko etxeen erdietan lanean daude pertsona aktibo guztiak egun, Eustatek argitaratutako urteko bigarren hiruhileko datuen arabera. Gainera, behera egin dute pertsona aktibo guztiak lanik gabe dauden etxeek.

Gazteen langabezia-tasak altuena izaten jarraitzen du. Guztira 16 eta 24 urte bitarteko 9.200 gazte aktibo daude langabe, hau da,  %20,7a lan bila dabil, edo lanerako prest dago.

Eustatek landutako datuen arabera, jarduera-tasa %57koa da egun EAEn. Bizkaian hazi da gehien landun-kopurua, 14.100 landun berrirekin. Arabak jarraitzen dio 5.800ekin, eta Gipuzkoak 3.600 gehiagorekin. Hiriburuei erreparatuta, Gasteizen handitu da gehien lana, eta Bilbon ondoren. Donostian egoera ez da  aldaketarik egon.

Generoari dagokionez ere landunen goraldia ez da simetrikoa. Handiagoa izan da emakumeen artean, 15.200 emakume landun gehiagorekin, gizon landunak, berriz, 8.200 gehiago dira. Hala ere, handiagoa izaten jarraitzen du emakume langabeen ehunekoak. Landunen tasa %72koa da gizonen artean; emakumeen artean, berriz, %64,7koa da.

Orokorrean, landunen tasa handienak Arabakoak eta Gipuzkoak dira, baina EAE osoan jaitsi da langabezia-tasa. Enplegu bila eta bilaketan kudeaketa aktiboak egiten diharduten lagunen kopurua murriztu egin da. Emakume langabeen kolektiboan (54.500 pertsona) 7.300 gutxiago dira; gizon langabeen kolektiboan (51.700 pertsona), berriz, 3.000 gutxiago hiruhilekoan.

Langabeziaren beherakada

Lurralde historikoetan banatuta, langabeen kopuruan Bizkaian izan da beherapenik handiena. Gipuzkoan, 3.000 langabe gutxiago dira, 26.000, eta  Araban ere jaitsi egin da kopurua. Lurraldeotako hiru hiriburuetan ere gertatu da langabeziaren beherakada.

Langabezia gehien jaitsi den hiriburua Bilbo da (3.700 langabe gutxiago); ondoren, Gasteiz (1.900 gutxiago) eta, azkenik, Donostia, non langabeen populazioa jaitsi egin den (400 gutxiago). Hala ere, Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2018ko maiatzean, Europar Batasuneko langabezia-tasa %7koa da, eta Espainiakoa bikoitza,  %15,8koa.

Esan beharra dago, azkenik, 9.500 pertsona gutxiago daudela langabezian EAEn, 2017ko bigarren hiruhilekoko datuen aldean.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos