Borrar
Erosketa elektronikoa irudikatzen duen argazkia. Fotolia
Euskadiko erosketa elektronikoen erdiak Bizkaian egiten dira

Euskadiko erosketa elektronikoen erdiak Bizkaian egiten dira

Euskadiko salmenta guztien erdia egin zen iaz elektronikoki, eta horietako gehienak Bizkaian egin ziren. Lurralde bakoitzak duen pisua kontua hartuta, hala ere, hiruretan antzekoak izan dira salmenta elektronikoen portzentajeak

Amalia Ibargutxi

Sábado, 11 de agosto 2018, 23:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko salmenta guztien ia-ia erdia (%41) egin zen iaz elektronikoki, eta horietako gehienak Bizkaian egin ziren. Kontsumorako teknologien erabilerak goranzko joera mantentzen du EAEn, merkataritza elektroniko bidezko salmenten%12,6ko igoerarekin eta sistema hori erabiliz egindako erosketen %10,2ko hazkundearekin.

Guztira, iaz, 41.400 saltokitan egin ziren salerosketa elektronikoak, saltokien laurdenean gutxi gorabehera. Horietan, erosketen %36,2 eta salmenten %41,4 egin ziren elektronikoki. Eustatek argitaratutako datuon arabera, inoiz baino salerosketa elektroniko gehiago izan dira.

Sarean edo bestelako sistema elektroniko batzuen bitartez, hala nola posta elektronikoa edo datu elektronikoen trukaketa baliatuta, guztira 17.274,1 milioi euroko salmentak egin zituzten, eta 12.758,8 milioiko erosketak.

Lurraldeka, Bizkaia nabarmentzen da salmenta elektronikoetan, %16,6ko salmenta-hazkundearekin, eta ondoren Gipuzkoa (%13,5eko hazkundea) eta Araba (%7,5eko hazkundea). Era berean, Araban izan da igoerarik handiena erosketa elektronikoei dagokienez, %12,9koa aurreko urtearekin alderatuta. Gero, Bizkaia (%9,9 gehiago) eta Gipuzkoa (%9,1 gehiago).

Lurralde bakoitzak duen pisua kontua hartuta, hiruretan antzekoak izan dira salmenta elektronikoen kopuruak. Gipukoan eta Araban %31,7 eta %31,4 izan dira, hurrenez hurren. Erosketetan, aldiz, Bizkaian egin ziren iazko erosketa guztien %50,4. Gipuzkoan, erosketen %31,5 egin ziren eta Araban, azkenik, %18,1.

Merkataritza elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtearen aldean, hazten jarraitzen du. Salerosken ia erdia kanal elektronikoa erabilita egin zen iaz Euskadin.

Bestalde, erosketa elektronikoen erdiak posta elektronikoz burutu ziren, %31,8 EDIren eta beste sare batzuen bidez eta gainerako %17,9a web-orri bidez. Era berean, salmenta guztien %43,0 burutu zen EDIren (datu trukaketa elektronikoa) eta beste sare batzuen bitartez; %30,1 web-orri bidez, 'app' bidez edo Interneteko salmenta-atarien bidez; eta %26,9 posta elektronikoaren bitartez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios