Borrar
Cristina Uriartek aurkeztu ditu , Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Fernando Cossío Ikerbasqueko Zuzendari Zientifikoa aldean zituela, Zientzia Euskadin 2019 Txostenaren emaitzak. IIREKIA

Euskadiko ekoizpen zientifikoak 6.200 argitalpeneko muga gainditu du

Euskadik bere ikerketa bultzatzeko 531 milioi euro lortu ditu Europatik 2014 eta 2018 urteen artean

ZUREKIN

Astelehena, 25 azaroa 2019, 22:19

Comenta

Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak aurkeztu ditu gaur goizean, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordea eta Fernando Cossío Ikerbasqueko Zuzendari Zientifikoa aldean zituela, Zientzia Euskadin 2019 Txostenaren emaitzak. Txostenak ikerketa arloko langileei, zientziaren finantzaketari, emaitza zientifikoei eta transferentzia teknologikoari dagozkien Euskadiko emaitza nagusiak bildu ditu, Ikerboost Euskal Zientzia eta Teknologiaren Behatokiak monitorizatutako adierazleen bitartez.

Euskadiko ekoizpen zientifikoa % 3,5 handitu da azken urtean, urteko 6.241 argitalpen zientifiko kopururaino. Honek esan nahi du Euskadiko ekoizpen zientifikoa bikoiztu egin dela azken hamarkadan. Euskadiren pisu erlatiboa etengabe hazi da azken hamar urteotan, eta 2018an, Espainiako ekoizpen zientifikoaren % 6,5 izan da.

Era berean, dexente areagotu da argitalpenen kalitatea, eta hau bi alderdi hauetan islatu da: Ospe handienekotzat jotzen diren lehen kuartileko aldizkarietan argitaratutako ekoizpen zientifikoaren portzentajea etengabe hazi da Euskadin azken hamarkada honetan. Egun, lehen kuartileko aldizkariei dagokien ekoizpen zientifikoa % 60 ingurukoa da. Bestalde, Euskadin, ikerketen emaitzak argitaratzerakoan, ikertzaileek lankidetzan dihardute munduko eragile zientifiko nagusiekin: Estatu Batuak, Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia. Euskadiko ekoizpen zientifikoaren nazioartekotzea ia % 20 hazi da azken hamarkadan. Nazioarteko lankidetzaz landutako euskal argitalpenek 2008 urtean % 35a zen eta 2018 urtean % 54raino igo dira.

Nazioarteko lankidetza hauetan, Euskadiko ikertzaileek nagusitasunezko posizioa dute, eta kasu askotan, argitalpenen egile nagusiak dira.

2017ko INEren datuen arabera, Euskadi da BPGren portzentaje gisa I+G jardueretan gehien inbertitzen duen Estatuko autonomia erkidegoa, % 2tik gertu. Eustatek argitaratutako 2018ko Euskadiko I+G inbertsio datuek % 4ko hazkundea adierazten dute aurreko urtearen aldean, 1.423 milioi eurora iritsi arte, inoizko daturik altuena. Horrek esan nahi du I+Gko inbertsioa% 10 inguru hazi dela Euskadin azken bi urteetan.

320 euskal erakundek

Euskadi autonomia-erkidego aitzindaria da Horizon 2020 programa europarretik lortutako biztanleko itzulkinari dagokionez. Euskadik 2014-2018 epealdian 531,7 milioi euro erakarri ditu H2020 ikerketa proiektuetan, 320 euskal erakundek parte hartu dutelarik, horietatik % 70 enpresa erdi eta ertainak. Horizon 2020 Programa giltzarrizko tresna bilakatu da Europar Batasuneko ikerketa eta berrikuntza arloko jardueretarako.

Programa honen barruan, berariaz aipatzeko modukoak dira ERC laguntzak, ikerketa ezagutzaren mugan jarraitu nahi duten edozein nazionalitatetako eta edozein adinetako ikertzaileei laguntzea xede dutenak. Egun, nazioartean aldarrikatutako bikaintasunaren adierazle bihurtu dira, horietara atxikitako proposamen kopuru handiari nahiz ebaluazio-prozesu zorrotzari erreparatuta. Euskadin, 30 ERC proiektu garatu dira guztira, eta horietatik 15 ERC indarrean daude orain.

Sektorekako ekoizpenari dagokionez, Euskadiko zientzia-ekoizpen osoaren % 65 euskal unibertsitateei dagokie - UPV/EHU buru, indexatutako 3.500 argitalpen baino gehiago dituela-, eta jarraian kokatuta daude osasun sektorea eta zentro teknologikoak. Azken urteotan, euskal zientzia-sisteman gero eta garrantzi handiagoa duten eragile berriak agertu dira (BERC eta CIC-IKZ zentroak). Euskadin argitaratutako artikuluen % 24 baino gehiagok BERC eta CIC-IKZ zentroak dituzte partaide dagoeneko. Gainera, unibertsitatearen sektorea, BERC, CIC-IKZ, osasun eta teknologiaren arteko lankidetza handitzen da urtez urte.

Azken hamarkadan, Euskadin gehien ikertzen duten arlo tematiko nagusiak mantendu dira; Medikuntza, Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientzia, Kimika, Biokimika eta Genetika. Gainera, azken 10 urteetan, Gizarte Zientzietan eta Giza Zientzietan produktibitateak hazkunde nabarmena izan du.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskadiko ekoizpen zientifikoak 6.200 argitalpeneko muga gainditu du

Euskadiko ekoizpen zientifikoak 6.200 argitalpeneko muga gainditu du