https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala berretsi dute

Urkullu lehendakariak eta Jean-René Etchegarayk astelehenean sinatu zuten akodioa./RAFA GUTIERREZ
Urkullu lehendakariak eta Jean-René Etchegarayk astelehenean sinatu zuten akodioa. / RAFA GUTIERREZ

Akordio honek bi esparru hauen arteko harreman bilateralak irmotzea eta etorkizuneko lankidetzarako oinarri komun bat finkatzea du xede

UNAI SARRIUGARTE

Euskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala berretsi dute. Hitzarmen hauxe Euskadiko lehendakaria den Iñigo Urkulluk eta Iparraldeko Hirigune Elkargoaren Presidente eta Baionako Alkate den Jean-René Etchegarayk sinatu dute. Akordio honek bi esparru hauen arteko harreman bilateralak irmotzea eta etorkizuneko lankidetzarako oinarri komun bat finkatzea du xede.

Memorandumak barnebiltzen duenez Euskadik eta Iparraldek elkarlanerako aukera berriak ikertuko dituzte eta lankidetza proiektu eta programak jorratu. Proiektu bateratu hauexek honako esparruetan burututako dituzte: mugaz gaindiko mugikortasuna; goi-mailako irakaskuntza, prestakuntza eta ikerketa; ekonomiaren garapena eta turismoa; nekazaritza; lurraldearen garapen iraunkorra; ingurumena eta biodibertsitatea; eta kultura eta euskara, besteak beste. .

Urkullu lehendakariak elkarlanerako bide honek duen garrantzia goraipatu du, urrats handia dela esanez. Bere esanetan: «Erronka komunei lankidetzatik erantzutea da gure akordioaren helburua. Gure harreman instituzionalak indartzea, elkarren interesekoak diren baterako proiektuen bitartez».

Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin abian jarritako elkarlan atal berri honek lan partekatua instituzionalizatzen lagunduko du. Hori dela bide, aurrerapauso bat izango da bi eskualdeen artean, eragile ekonomiko, sozial, akademiko eta kulturalean batez ere.

Akordio honen ondorioz, sei pertsonak osatutako segimendu-batzorde bat sortu da, Euskadik eta Iparraldek sinatu berri duten Memorandun honen ekintzak aztertu eta ebaluatzeko.

Duela urte eta erdi jarri zen abian Euskal Hirigune Elkargoa, bertako hamar mankomunitaten elkarlanaren ondoren. Harrezkero, bi eskualdeen arteko erlazioak gero eta handiagoak dira. Hauxe Euskadiren eta Iparralderen arteko lankidetzaren fase berri baten hasiera izan zen.

Temas

Euskera