https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadik gero eta apustu handiagoa egiten du ibilgailu elektrikoen alde

Euskadik gero eta apustu handiagoa egiten du ibilgailu elektrikoen alde

2018. urtearen amaieran Europako autoen %2a elektrikoa zen

UNAI SARRIUGARTE

Euskadi gero eta apustu handiagoa egiten ari da ibilgailu elektrikoen alde. Europa mailan Herbehereak, Erresuma Batua, Frantzia eta Norvegia dira kargaleku publiko gehien aurkezten dituzten herrialdeak: 10.000 kargaleku baino gehiago herrialde bakoitzeko. Euskadik herrialde hauen bidea jarraitu egin nahi du.

2009. urtean Euskal Energiaren Erakundeak eta Repsolek Ibil sortu zuten. Ibil erakundea Euskadin auto elektrikoen kargaleku ezberdinak sortzeko asmoz jaio zen. Erakunde honek kargaleku pribatuak ezartzen ditu etxebizitzetan, enpresetan eta merkataritza guneetan. Baita kargaleku publikoak ere.

Azken urteotan Ibil erakundeak karga bizkorren kargaleku publikoen aldeko apustu erraldoia egin du. Adibide garrantzitsuena Repsolek hilabete honetan Lopidan (Araban) zabaldu duen karga bizkorreko kargalekua da, Iberiar penintsulako lehena. Kargaleku honek 700kWeko potentzia dauka, aldi berean lau auto karga ditzake 175 kWeko potentziarekin edota bi ibilgailu 350kWeko potentziarekin. Auto hauek sei minututan kargatzen dira

Bestalde, hurrengo hilabeteotan karga ultralasterreko beste kargaleku bat ezarriko du Repsolek Bilbon. Era berean, Tesla auto elektrikoen konpainiak ere baditu kargalekuak Euskadin. Kargaleku hauek hotel, jatetxe eta merkataritza guneetan daude ezarriak.

Iberdrola konpainiak ere auto elektrikoentzako kargaleku publikoak ezartzen ditu Euskadi mailan. Etxebizitza eta enpresa pribatuetan kargalekuak jartzeaz gainera, karga bizkorreko kargaleku publikoak ezartzen hasia da. Hau dela bide, energia berriztagarrien konpainiak Eserguiren Avia gasolindegiekin hitzarmen bat sinatu du.

Ibilgailu elektrikoek 200 kilometro inguruko autonomia izaten dute. Espainiar estatuko kargalekuen urritasunak eta ibilgailu mota hauen autonomia eskasak bidaia luzeak egitea mugatzen du.

Europar Batasuna klima aldaketari aurre egiteko CO2 isurketak murrizteko materiaren inguruan zorrotz ipintzen hasi da. Europako berotegi efektuko gas isurien laurdena garraioak eragiten du.

Garraioen isurketa murrizketa 2007. urtean hasi zen. Gaur egungo ibilgailuen gas isurketa 90. hamarkadakoa baino handiagoa da. Errepideko garraioa da kutsatzailerik handiena: isurien %80 ditu. Europar Batasunak ezarritako helburua honako hau da: 2030. urterako berotegi efektuko gasen isurketa 1990. urtekoa baino %40 txikiagoa izatea.

Europako autoen %2a elektrikoa zen 2018. urtearen amaieran. Bestalde, 2020. urterako Europa mailan 440.000 kargaleku beharko direla aurreikusi du Europako Batzordeak, 2025. urterako, berriz, bi milioi kargaleku beharko dira.