https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskadik garapen jasangarriaren esparruan egindako aurrerapenen berri eman zuen Iñigo Urkullu lehendakariak Nazio Batuen Erakundean

Urkullu lehendakaria eta bere emaztea, Nazio Batuen Erakundean./Mikel Arrazola
Urkullu lehendakaria eta bere emaztea, Nazio Batuen Erakundean. / Mikel Arrazola

Lehendakariak Bonu Jasangarriaren egitasmoaren berri eman zuen bertan.

UNAI SARRIUGARTE

Euskadik garapen jasagarriaren esparruan egindako aurrerapenen berri eman zuen Iñigo Urkullu lehendakariak atzo Nazio Batuen Erakundean. Urkullu High Level Poltical Forumen parte-hartzen dago egunotan. Bertan mundu mailan Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) ezartzean izan diren aurrerapenen berri ematen dihardute.

Lehendakariaz gaindi, nazioarteko beste zenbait ordezkaritzak hartu dute esku foroan: NBEn agentzietako ordezkariak (UN Habitat, OIT, Global Compact), Europako Batasuneko goi ordezkariak eta Norvegia, Suitza edota Tunisiako gobernuetako ordezkariak, besteak beste.

Jaurlaritzak nabarmendu duenez Urkullu nazioarteko foro horretan esku hartzen duen autonomia erkidego bateko lehen presidentea izan da. Urkullurekin batera, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariak eta Jorge Fernandez Euskadik AEBetan duen ordezkariak hartu dute parte kongresu honetan.

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak estatuz kanpoko gobernuen papera babestu zuen. Nazio Batuen Erakundeak 2015. urtean aho batez onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda. Programa hau ekintza-plan unibertsal, integral eta eraldatzaile bat da eta giza garapena bultzatzea du helburu, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren alorrean.

Lehendakariak Bonu Jasangarriaren egitasmoaren berri eman zuen bertan. Ekimen honen bitartez Jaurlaritzak 1.100 milioi euro berreskuratu egin ditu Agenda 2030ren barnean egingo diren gizarte eta ingurumen proiektuak diruztatu ahal izateko.

Lehendakaria hainbat ordezkari publikorekin hitzartu da: Phil Thompson New Yorkeko alkateordearekin eta Miguel Angel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi ordezkariarekin esaterako. Gainera, New Yorkeko euskal komunitatearekin harrera ekitaldi batean hartu du parte.