Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao
Euskadiko stand-a Fiturren.
Euskadi «plurala eta anitzaz» gozatzeko aukera, Fiturreko erakuslekuan

Euskadi «plurala eta anitzaz» gozatzeko aukera, Fiturreko erakuslekuan

Turismo sektoreko profesionalentzat topaleku dela eta beraiek direla «benetako protagonistak» adierazi zuen Retortillok standaren inaugurazioan

El Correo

Miércoles, 23 de enero 2019, 22:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadik Madrilgo Fitur nazioarteko turismo azokan duen erakuslekua inauguratu zuen atzo Alfredo Retortillo Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak. Euskal turismoaren inguruko 100 bat enpresa eta profesionalen aurrean egin zuen inaugurazioa, eta «Euskadi plurala eta anitza» erakusten duela nabarmendu zuen.

Turismo sektoreko profesionalentzat topaleku dela eta beraiek direla «benetako protagonistak» adierazi zuen Retortillok. Halaber, Fiturrera «2018. urte oso positiboaren ondoren» iritsi direla azpimarratu zuen, ia 3,7 milioi bisitarirekin, marka berria lortuta.

Gainera, gogorarazi zuen urte positiboa izan dela, batik bat gorakada hori ez delako urtaroen araberakoa izan eta ez delako udako oporraldietan bildu: «Urteko ia hilabete guztietan egin dugu gora, eta, esaterako, maiatzean, irailean edo azaroan, uztailean edo abuztuan baino gorakada handiagoak izan dira. Azkenean, lortu dugu gorakada hori bereziki indartsua izatea atzerritik datorren turismoan».

Bere iritziz, datu horiek egiaztatzen dute «turismoaren industriak Euskadin bizi duen une ona». «Eta, hori dela eta, hazkunde eutsia eta jasangarria izateko turismo eredua finkatzeko ildoetan lanean jarraituko dugu: egiturazko apustuetan eragitea, ekitaldi puntualei uko egin gabe, dibertsifikatuetan, balio erantsia areagotzen dutenetan, eta turismoa bera lurraldeetatik banatzen laguntzea eta horrek dakartzan negozio aukerak Euskadiko hiri eta herri gehiagotatik banatzen laguntzea», azaldu zuen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios