Borrar

Euskadi Fundazioak urtarrilaren 15ean egingo du aurkezpen ofiziala, Bilbon

Bere 25. urteurrenean, erakundeak etapa berria hasiko du, baina hasierako helburu berdinekin: euskal txirrindularitza bultzatzea eta «gizarteari itzultzea ematen digun babesa»

ELCORREO.COM

Domingo, 7 de enero 2018, 23:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadi Txirrindularitza Fundazioak urtarrilaren 15ean egingo du aurkezpen ofiziala, Bilboko Azkuna Zentroan izango den ekitaldian. Bere 25. urteurrenean, erakundeak etapa berria hasiko du, baina hasierako helburu berdinekin: euskal txirrindularitza bultzatzea eta «gizarteari itzultzea ematen digun babesa».

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, aurkezpen ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta 25 urteotan Euskadi Fundazioa ahalbidetu duten pertsonen eta erakundeen lana aintzatesteko ere balioko du. Ekitaldian Mikel Landa Euskadi Fundazioaren presidente berria eta taldeko zuzendariak eta txirrindulari guztiak izango dira.

Euskadi Fundazioa Kontinental mailan lehiatuko da, hazten jarraitzeko eta etorkizunean berriro ere munduko lasterketa hoberenetan parte hartzeko helburuarekin. Taldeak urtarrilaren 25ean hasiko du denboraldia, Mallorcako Itzulian, eta Valentziako Erkidegoko, Murtziako eta Andaluziako itzulietan eta Almeriako Klasikoan ere izango da. Frantzia, Italia edo Portugaleko lasterketa batzuetan ere parte hartuko du.

Euskadi Txirrindularitza Fundazioak 1993ko ekainaren 17an eratu zen euskal txirrindularitzaren bultzapena, sustapena, zabalkundea eta garapena sustatzeko helburuarekin. Asmo zabal horien artean lehentasunezko garrantzia eman dio txirrindulari talde profesionala sortzeari.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde historikoetan jaioak edo heziak diren kirolariek osatzen dute talde hori. Euskal talde honek munduko txirrindularitza txapelketa nagusietan parte hartzen du, bai Estatuko zein nazioarteko bazter guztietara zabaltzen du euskal kirolaren ospea. .

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios