https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarritako ikerketa batek termoekonomia aplikatu du hainbat azpiegituratan

Euskal Herriko Unibertsitateak abian jarritako ikerketa batek termoekonomia aplikatu du hainbat azpiegituratan
Fernando Gómez

Mundu mailan eraikinek energiaren herena kotsumitzen dute

UNAI SARRIUGARTE

Euska Herriko Unibertsitateak abian jarritako ikerketa batek termoekonomia aplikatu du hainbat azpiegituratan. Energia forma anitzetan aurkitu daiteke eta hauxe eraldatu egiten da forma batetik bestera. Izan ere, energia eraldatu egiten da, eta transformazio horretan kalitatea degradatu. Termoekonomia erabili ohi da degradazio horren kalitatea neurtzeko.

Euskal Herriko Unibertsitateko Makina eta Motore Termikoak saileko ikertzaileek estreinakoz erabili dute termoekonomia kalitatea neurtzeko eta kudeatu ahal izateko helburuarekin. Ana Picallo Perez EHUko Makina eta Motore Termikoak saileko ikertzaileak gaineratu duenez: «Mundu mailan eraikinek energiaren herena kostsumitzen dute, eta hori izugarria da. Hortaz, eraikinen kontsumoa murriztea ezinbestekoa da».

Azterketa honek termoekonomiaren kontzeptua eraikinetan ezartzea du xede. Termoekonomia termodinamika eta ekonomia uztartzen dituen zientzia da. Picallok nabarmendu duenez eraikinak sistema konplexuak dira. Izan ere, oso dinamikoak dira eta zailtasun handiak dituzte, besteak beste, erabiltzaile bakoitzaren beharrak kontrolaezinak direlako.

Ana Picallo Perez bilbotar ikertzaileak bere doktore-tesiaren barnean burutu du ikerketa hau. Doktore-tesi honen izenburua: «Eraikinen sistema termikoetan energia eta ekonomia ebaluatzeko tresna» da. Picallok ikerketa honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Termodinamika eta Fisika eta Kimikako katedraduna den Jose Maria Sala Lizarragaren laguntza jaso du.

Termoekonomia, ekonomia biofisikoa ere deitua, teoria ekonomikora termodinamikaren legea aplikatzen duen zientzia da. Termoekonomia hitza 1962. urtean Myron Tribus ingeniariak erabili zuen lehendabiziko aldiz. Halaber, Nicholas Georgescu-Roegen estatistikari eta ekonomialariak garatu egin zuen.

Temas

Euskera