https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Eunice Newton, duela 164 urte aldaketa klimatikoa iragarri zuen zientzialari estatubatuarra

Eunice H. Newton-en irudi bat grabatu zahar baten esker./E. C.
Eunice H. Newton-en irudi bat grabatu zahar baten esker. / E. C.

Estatu Batuetako ikerlariak eguzki izpien beroak eragiten duen egoerari buruzko ikerketa aurkeztu zuen Zientzien Akademia Amerikarrean

UNAI SARRIUGARTE

Eunice Newton, duela 164 urte aldaketa klimatikoa iragarri zuen zientzialari estatubatuarra da. Era berean, feminismoaren aurrekaritzat ere hartu izan da zientziaren alorrean. 1856. urtean Connecticutko estatuko ikerlariak eguzki izpien beroak eragiten duen egoerari buruzko ikerketa aurkeztu zuen Zientzien Akademia Amerikarrean.

Ikerketa hau aurrera eramateko 76 zentimetro neurtzen zituzten beirazko hiru probeta erabili zituen. Lehendabizikoa ur lurrunez bete zuen; bigarrena, karbono dioxidoz eta hirugarrena, berriz, airez. Hiru edukiontzi hauexek eguzkitan jarri zituen eta honen bitartez eguzki izpien beroak probeta hauetako barruko edukia transformatzen zuela frogatu zuen. Bigarren edukiontzian egun gertatzen hasia den aldaketa klimatikoaren eta negutegi efektuaren nondi-norakoak iragarri zituen. Edonola ere, garai hartan ez zioten jaramonik egin eta bere tesia baztertua izan zen.

Euniceren ikerketatik urte batzuetara John Tyndall fisiko irlandarrak estatubatuar ikerlariak egindako antzeko lan bat plazaratu zuen, urte batzuk aurrerago Newtonek egindako aurkikuntzari jaramonik egin gabe.

1848ko uztailaren 19an, New Yorken 300 pertsonen aurrean Sentimenduen Adierazpena onartua eta ospatua izan zen. Agiri hau feminismoa mugimendu sozial bilakatu zuen lehendabiziko testua izan zen. Agiri hauxe Eunice Newton ikerlariak eta bere senarra zen Elisha Footek sinatu zuten.

Eunice Newton estatubatuar zientzialari eta asmatzailea izan zen. Aldaketa klimatikoa iragarri zuen hipotesi aitzindaria sortzeaz gain, Estatu Batuetako emakumezkoen eskubideen aldeko borrokalari sutsua izan zena. Aipatu dugun New Yorkeko Seneca Falls Adierazpenaren sinatzaileetako bat izan zen, emakumezkoen eskubideen nazioarteko lehendabiziko adierazpena izan zena.

Temas

Euskera