Urgente En directo, Bilbao Basket-Gran Canaria
Jon Ander Urresti bermeotarrak irabazi du aurtengo Sormen Beka DURANGOKO AZOKA

Eukaliptuaren zabalkundean oinarritutako antzezlan batek irabazi du bosgarren Sormen Beka

Sormen Beka 2022 ·

Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak urte bateko epea izango du bere lana garatu eta Durangoko Azokako 58.edizioan aurkezteko

NAHIKARI CAYADO

Jueves, 8 de diciembre 2022, 13:12

'Eucalyptus' izeneko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako bosgarren Sormen Beka. Jon Ander Urresti aktore bermeotarrak egindako antzezlan berri horren helburua, euskaliptuaren errelatoa kontatzea izango da. Bere hitzetan, «zerbaitek esaten dit baduela zer esan gutaz. Azken finean gure paisaiaren parte da. Eta hau bilatzeko bide eta forma eszenikoa erabiliko da, antzerkitik eta dantzatik gertu kokatu nahi dudan poetika batean». Aktoreak Durangoko Udalak babestutako 15.000 eurosko diru-laguntza jaso du ostegun honetan. Orain, urtebeteko epea dauka proiektua gauzatu eta datorren urteko Azokan jendaurrean aurkezteko.

Publicidad

Eukaliptoak dira beraz, antzezlan horren protagonistak. «Eukaliptua aitzakia hartuta, gure lurren eta bizitzen kudeaketari buruz hausnartu nahi da, zalantzak sortu, nire ustez hau baita artearen funtzioa. Gure inguruarekin erlazionatzeko dugun moduak gure izaeraz, gure garaiaz, gure joerez eta gatazkez hitz egiten duelako», arrazoitu du Urrestik. Gaineratu duenez halaber, periferiako gai eta zalantzak plazan jarri nahi ditu, «euren garrantzia politiko eta urgentziaz hausnartzeko asmoz. Beti ere hurbilketa garaikide batekin».

Epaimahaiak adierazi duenez bestalde, proiektuak, lehenengo kolpean, «ezustea, ezinegona eta harridura» sortu zien. «Eukaliptoaren zabalkundearen metaforarekin harilkatu ditu egileak gogoeta berean monokultiboa, faxismoa, eta egun gure jendarteak kolpatzen dituzten kezka sozialak eta erronkak. Hain zuzen ere, planteamenduak guregan sortu duen mugimendu hori publikoarengan ere sor lezakeelakoan gaude. Funtsean, gaiaren originaltasunak arrastoa utzi digu: eukaliptusari emandako balio metaforiko aberatsak, eta bertatik abiatuta gaurkotasunari lotutako hainbat gai jorratzeko testuinguru berezia sortzeko gaitasunak«, diote.

Oier Guillan aktorea, Leire Vargas idazlea, Arantza Arrazola Durangoko San Agustin Kulturguneko zuzendaria, Aurelie Pousset Hendaiako kultur programatzailea eta Gerediaga elkarteko kidea den Asun Elorriaga izan dira aurtengo epaimahai horretako kideak. Nabarmendu dutenez bestalde, 'Eucalyptus' proiektu horrek «Jon Ander Urrestik sortzaile gisa izan dezakeen bilakaeran pausu bat gehiago izan daitekeela iruditu zaigu».

Donostia Saria

Bermeoko gaztea, 1992an jaioa, Dantzerti Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolan graduatua da eta hainbat antzerki-taldetan ibili izan da aktore lanetan. 'Tribiz, baserri galdue' gradu amaierako lana antzezlan bihurtu zuen, eta bertan bere familiaren baserri eroriaren inguruko kontakizunak bildu zituen. 'Horman Poster' kolektiboko kide da eta 'Antigone edo ezetzaren beharra' antzezlanarekin 2022ko Donostia Saria irabazi zuten.

Publicidad

Urresti, gaur egun, Artedrama eta Axutek ekoiztutako 'Hondamendia' antzezlanean buru-belarri dabil, Zaldibarko luizia kontatzen duen antzezlanean hain zuzen. Azken hilabeteetan, bere baserriko korta sormen eszenikoak egiteko espazio bihurtu du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad